127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Miranda-Arga aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko Erabakiaren onespena jendaurrean paratzen duena.

Miranda-Arga aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesatuak direnei, horren onura publikoa maiatzaren 4ko 171/1992 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, adierazten zaie.

Lehenbizi.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 1998ko irailaren 28an eman Ebazpenaren bidez, Miranda-Arga aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko Erabakia onetsi zen, behin-behineko Erabakian bidezko ziren aldaketak sartu ondoren. Aldaketa horiek 1994ko abenduaren 9ko Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko Foru Legeak bere 50. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz eginiko Erabakiaren inkestaren ondorioz sartu ziren. Halaber, Erabakia argitara ematea erabaki zen, aipatu Legearen 56.1 artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

Bigarren.-Lurzati Berrantolamendua egiteko behin betiko Erabakia jendaurrean paratuko da Miranda-Argako Herriko Etxean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarren.-Hilabeteko epe horretan errekurtso arrunta paratzen ahal da Nafarroako Gobernuari zuzendua.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hogeita bederatzian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, José Oroz Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9809084