127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1998ko abuztuaren 6an eman 215/1998 Foru Aginduari buruzkoa, ezinezkoa izan denez, honen bidez egun indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio:

Konpontzera eraman zituzten hipika lehiaketarako botak botatzeagatik, Iruñeko Reparación de calzados, Curtidos Ripa enpresari irekitako 98/00038 zenbakiko zehapen espedientean, ondorengo Foru Agindua eman da:

Egitatezko aurrekariak:

Lehenbizikoa.-1998ko maiatzaren 21eko Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuko zuzendariak emandako Probidentziaren bidez, Reparación de Calzados, Curtidos Ripa establezimenduari zehapen espedientea ireki zaio, salatzailearen eskubide ekonomikoei kalte egin baitie, konpontzera eraman zituen hipikako botak bota zituztelako.

Bigarrena.-Irache Kontsumitzaileen Elkarteak, Carlos Freudenthal Pascual jauna ordezkatuz, egindako salaketaren ondorioz, 1998ko maiatzaren 27an jakinarazitako karguen pleguan aipatu establezimenduaren kontrako espedienteari hasiera eman zitzaion. Bertan, egotzi zitzaion establezimenduari egindako merkataritza jarduera ez zela zuzena izan, konpontzera eraman zituzten hipikako botak bota baitzituen, salatzailearen ekonomiaren kalterako.

Hirugarrena.-Salatutako Reparación de Calzados, Curtidos Ripa establezimenduak ez du alegaziorik aurkeztu, legeak horretarako ezartzen duen epearen barnean.

Laugarrena.-1998ko uztailaren 29an espedientearen instruktoreak eman txostenaren bidez, espedientearen ebazpena proposatu zen salatutako egintza ez baita aldatu.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Babeserako uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren III. kapituluak, "ekonomi eta gizarte interesen babesa" izenburupean, bere 7. artikuluan, ezartzen du kontsumitzaileen eta erabiltzaileen legezko interes ekonomiko eta sozialak errespetatu egin behar direla Lege honek ezarritakoaren arabera, eta, horretaz gainera, araudi zibil eta merkataritzakoetan aurreikusitakoa bete egin behar dela.

Bigarrena.-Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Babeserako uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 34.9 artikuluak ezartzen du Lege honetan eta Lege hau garatzen duten xedapenetan ezarritako baldintza, eginkizun edo debekuak ez betetzea arau-haustea dela. Halaber, kontsumitzaileen defentsaren eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren arloko arau-hauste eta zehapenak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuaren 3. artikuluak, 2.6 puntuan, ezartzen du arau-haustea dela zerbitzu bat gelditzea kontsumitzaile edo erabiltzaileari zuzeneko edo berehalako kaltea sortzen badio.

Hirugarrena.-Uztailaren 19ko 26/1984 Legearen 35. artikuluari jarraikiz, arau-haustea arina da, eta zehapenak, gehienez ere, 500.000 pezetakoak izan daitezke kasuen arabera (26/1984 Legearen 36., 1945/1983 Errege Dekretuaren 10.2 eta 30/1992 Legearen 131 artikuluak).

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru legearen 36. artikuluari jarraikiz, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak,

AGINDU DU:

1.-Iruñeko Reparación de Calzados, Curtidos Ripa establezimenduari 50.000 pezetako isuna jartzea arau-hauste arina egiteagatik, hots, konpontzeko eman zizkioten botak botatzeagatik, haien jabeari kalte ekonomikoa eragin baitio. Aipatu gertaera arau-haustea da Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Babeserako uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 34.9 artikuluaren arabera.

2.-Zehapenak administrazio bidez indarra hartzen duenetik, hilabeteko epean ordaindu beharko da isuna. Epe hori ordainketa egin gabe iraganez gero, premiamendu bidez kobratuko da.

3.-Foru Agindu honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal da Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena egiten denetik hilabeteko epean.

4.-Foru Agindu hau jakinaraztea Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Kontabilitate Zentroari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren seian.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Ramón Bultó Llevat.

Iragarkiaren kodea: A9808899