127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1175/1998 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean paratutako 1394/98 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igorri eta horietan interesatuak daudenei dei egiten diena.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, Alfonso Luis Aizcorbe Iraizoz, Pedro María Alduan Urdiain, José María Alvarez Cilveti, José Martín Azketa Goñi, Iban Irisarri Pizorno, Eugenia Martín Comino, David Manuel Mendaza Clemente, Valentín Oses Noain, Nerea María Soteras Soria, Francisco Javier Subiza Ilincheta, Fernando Ignacio Velasco Garro eta Karlos Luis Ekiza Juaniz jaun-andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu dute Nafarroako Gobernuak 1998ko maiatzaren 11n hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horrek ezetsi egin zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 26 lanpostu oposizio- lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko hirugarren ariketaren aurka paraturiko errekurtso arrunta.

Sailak espedientea igor dakiola eskatu duenez, eta administrazioarekiko auzien Jurisdikzioari buruzko 1956ko abenduaren 27ko Legearen 61. eta 64.1 artikuluetan eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako idazkariak 1992ko maiatzaren 7an eman Ebazpenean agindutakoa betez, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea Alfonso Luis Aizcorbe Iraizoz, Pedro María Alduan Urdiain, José María Alvarez Cilveti, José Martín Azketa Goñi, Iban Irisarri Pizorno, Eugenia Martín Comino, David Manuel Mendaza Clemente, Valentín Oses Noain, Nerea María Soteras Soria, Francisco Javier Subiza Ilincheta, Fernando Ignacio Velasco Garro eta Karlos Luis Ekiza Juaniz jaun-andreek paratu duten 1394/98 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Gobernuak 1998ko maiatzaren 11n hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horrek ezetsi egin zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 26 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko hirugarren ariketaren aurka paraturiko errekurtso arrunta.

2. Interesatuei Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzearen bidez, eta dei egitea inpugnatutako ebazpen horretatik sorrarazitako edo sorraraziko diren eskubideak biltzen dituzten pertsonei eta ebazpena bere horretan gelditzeko interes zuzena dutenei, aipatu Sailean azaldu eta autoetan ager daitezen, hau argitara eman eta bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, Osasun Departamentuko idazkari teknikoari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hogeita hamarrean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9809239