127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

904/1998 EBAZPENA, urriaren 2koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailako Atzerriko Hizkuntza (Frantsesa) arlorako "Prenez la parole" proiektu editoriala, McGraw-Hill argitaletxearena, eta Batxilergoko bigarren mailako Giza eta Gizarte Zientziak modalitaterako "Economía y Organización de Empresas" proiektu editoriala baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zituen erregimen orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 398/96 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailako Atzerriko Hizkuntza (Frantsesa) arlorako "Prenez la parole" proiektu editoriala, McGraw-Hill argitaletxearena, eta Batxilergoko bigarren mailako Giza eta Gizarte Zientziak modalitaterako "Economía y Organización de Empresas" proiektu editoriala baimentzea eta dagozkion curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea.

2. Aipatu proiektu editorialetik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapenaren Atalera (Ikasliburu eta Materialen Unitatea), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, eta McGraw-Hill argitaletxera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren bian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9809129