127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

366/1998 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Lizarrako "Nuestra Señora del Puy" Batxilergoko ikastetxe pribatuak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legeak ezarritako Batxilergoaren "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan, izanen duen osaketa juridikoa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan, 1998/99 ikasturtetik aurrera, batxilergoa emango duten ikastetxeen funtzionamendurako antolaketa pedagogikoaren arloko irizpideak eta ikasleen sarrera, onarpena eta matrikulazioa arautzeko jarraibideak eman zituen otsailaren 17ko 44/1998 Foru Aginduaren xedapen iragankorrean xedatutakoa betetzeko asmoz (martxoaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), José Cruz Asarta Sánchez jaunak, Lizarrako "Nuestra Señora del Puy" Batxilergoko ikastetxearen titularra ordezkatuz, eskatu du Batxilergoaren "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan izanen duen osaketa juridikoa finka dezatela. Izan ere, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, irakaskuntza horiek emateko baimena eskuratu zuen, Legeak indarra hartu zuenean Batxilergoko ikastetxe homologatua baitzen.

Kontuan harturik ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. eta 4. idazatietan ezarritakoa (ekainaren 26ko "E.A.O."), horren bidez ezarri baitziren erregimen orokorreko ikasketa ez- unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeen gutxieneko beharkizunak.

Nafarroako Foru Komunitatean erregimen orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan (abuztuaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) ezarritakoren indarrez, eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legean finkatutako Batxilergoaren "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan, Lizarrako "Nuestra Señora del Puy" Batxilergoko ikastetxe pribatuak izanen duen osaketa juridikoa zehaztea, Foru Agindu honen 3. idazatian adierazten den bezala.

2. Ikastetxearen izen generikoa aldatzen da, hemendik aurrera "Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea" izanen baita. Ikastetxeak izen hori erabili beharko du harreman guztietan, Administrazioarekin edo besterekin.

3. Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Ikastetxeen Erregistroan sartuko diren ikastetxearen datuak ondokoak dira:

Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako ikastetxea.

Izen berezia: "Nuestra Señora del Puy".

Ikastetxearen helbidea: San Pol kalea, 1.

Herria: Lizarra.

Udalerria: Lizarra.

Titularra: Iruñeko Artzapezpikutza.

Baimentzen diren irakaskuntzak: "Giza eta Gizarte Zientziak" eta "Natur eta Osasun Zientziak" modalitateetan.

Osaketa juridikoa:

"Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa": 2 unitate, gehienez ere, 70 ikasle postu.

"Natur eta Osasun Zientzien Batxilergoa": 4 unitate, gehienez ere, 140 ikasle postu.

4. Baimendutako ikasle postuen kopuruari buruz Foru Agindu honen 3. puntuan ezarritakoa gora-behera, irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuaren 12, 13 eta 14. artikuluetan ezarritakoa aplikatu ahal izanen da (irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Dekretu horren bidez Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legean bildutako ikasketak Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzeko egutegia ezarri zen.

5. Kontuan harturik Batxilergoa mailaka ezarriko dela, 1998/99 ikasturtean ikastetxeak Batxilergoko 1. maila emanen du eta, behin-behinekoz, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea, egun baimenduta dituen baldintzetan. Ikasketa horiek, UBIkoak alegia, 1999/2000 ikasturtearen hasieran iraungiko dira, Batxilergoko 2. maila ezartzearekin batean.

6. Foru Agindu honen 3. idazatian bildutako erregistro datuak aldatu beharra ekarriko duen ikastetxearen egituraren aldaketarik egin nahi izanez gero, ikastetxeak Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren baimena beharko du, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (abuztuaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

7. Baimen hau baliorik gabe utzi ahal izanen da aurreko puntuan aipatu den Foru Dekretuaren laugarren tituluan xedatutako kasuetan.

8. Ebazpen honen kontra interesatuek errekurtso arrunta paratu ahalko dute Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jakinarazi edo argitara eman eta hilabeteko epean.

9. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

10. Foru Agindu hau igortzea ukitutako ikastetxera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxe Atalera, Eskolatze eta Estatistikaren Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9809139