127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako odontologo izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako odontologo izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 1997ko maiatzaren 19ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdiko 8. oinarrian xedaturikoa betetzeko asmoz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu zuen. José Angel Napal Goizueta jaunak espreski izendapenaren xede zen lanpostuaz jabetzeari uko egin dionez, bidezko da puntuen hurrenkeran ondoren dagoena izendatzea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako odontologo izateko lanpostu baterako izendapen proposamena, Francisco Javier Vidán Lizari jaunaren aldekoa, onesten da.

2. Argitara bedi hori dena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9809232