113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Behin betiko onespena, Hiriko eraikinetako gas muntadurak arautzen dituen erregelamenduari

Lizarrako Udalak Hiriko eraikin eta eraikuntzetako gas muntadurak arautzen dituen erregelamendua behin betikoz onesteko erabakia hartu zuen 1998ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura berezian. Hona hemen, hitzez hitz:

HIRIKO ERAIKIN ETA ERAIKUNTZETAKO GAS MUNTADURAK ARAUTZEN DITUEN ERREGELAMENDUA

1. artikulua. Xedea.

Lizarrako udal mugapeko eraikin eta eraikuntzetako gas naturalaren muntadurak arautzea, horra erregelamendu honen xedea.

2. art. Indarraldia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. eta ondoko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz tramitatuko da erregelamendu hau, baita haren aldaketa ere.

3. art. Baldintza orokorrak.

Fatxadan muntadurek ez dute agerian egon behar. Hori haren elementu guztiei dagokie, hala nola, hartuneei, eraikineko erregulazio armairuari, kontagailuen armairuari, muntaga orokorrari, etxebizitza bakoitzera banatzeko hodiei, erregulazio giltzei,

abonatuaren erreguladoreari, galdarari, berogailuari eta tximiniari.

4. art. Etxe berrien proiektuak.

Etxebizitzetarako eraikin berri guztietan aurreikusi beharko dira gas naturalaren sarearekin lotzeko moduko hodiak eta elementuak. Etxebizitzetarako eraikin berri guztiek aitzineko artikuluko baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Familia anitzendako etxebizitzetan, esparru itxi eta aireztatu bat izanen da, bertan gasaren kontagailuak eta erreguladoreak edukitzeko. Esparru horretara bizilagun guztiendako eremu batetik sartu beharko da (ataria, eskailerak, patioa, etab.). Kon painia hornitzailearen zehaztepenei jarraikiz zenbat kontagailu paratu behar diren, halakoxe luze-zabalak izanen ditu lokalak; altuera, berriz, 2,50 metro izanen du, gutienez.

Aldiz, familia bakarrarendako etxebizitzetan, hartunea, kontagailuaren armairuarekin eta erreguladorearekin batean, kanpoan paratzen ahal da, finkako itxitura-horman landatua.

Zehaztapen hauen aurreikuspena exekuzio proiektuaren barnean jaso behar dira, lizentzia eskatzeko espedientean.

5. art. Muntadurak, zutik dauden eraikinetan.

Jadanik zutik dauden eraikinetan, 3. artikuluko baldintza orokorrak beteko dira.

Hala ere, bete ezinak direla frogatuz gero, kasu bakoitza aztertuko da banan-banan, bakar-bakarrik eta muntaga orokorraren eta banaketa-hodien (orraziak) ibilbideei dagokienez. Irizpide hauek erabiltzen ahalko dira:

a) Muntaga orokorra eta etxebizitza bakoitzera banatzeko hodiak barne fatxada edo patioetan barna pasa daitezke. Sukaldeko leihoek fatxada edo karriketara, edo eremu publikora, jotzen badute, etxebizitzako giltza bertzera jotzen duen leku bateko leihoan utziko da, eta etxebizitza bakoitzeko hartunea barnetik eginen da orduan.

b) Muntagak edo orraziek fatxada edo karriketan barna pasatu behar badute, fatxadan alde atzeraeramanak erabili edo sortzen ahal dira, hodiak agerian egon ez daitezen.

c) Udal honen iritziz eta Udalaren Bulego Teknikoaren aldez aurreko txostena tarteko dela, aitzineko konponbideetarik, bakarrik ere posible ez bada, xedapen hauei jarraikiko zaie:

c.1.) Bakarrik fatxadan barna pasatuz gero, muntaga orokorra modu ordenatu eta estetikoan paratuko da, eta fatxadaren kolore berean pintatuko.

c.2.) Fatxadan barna orraziak iraganez gero, modu ordenatu eta estetikoan paratuko dira, hodi metaliko errektangeluarrez estaliak, eta fatxadaren kolore berean pintatuak.

Beheitik goiti doazenean, orraziak estaltzeko hodiek egarbean izanen dute, ahal dela, goiburu, eta beheko oineko sapaia, berriz, beheburu, zorrotenen irudira. Orraziak estaltzeko adinaxe izanen dira, ez gehiago, bai zabal, bai irtenuneari dagokione z, baina beti ere zerbitzu egin dezaketen etxebizitza guztien hodiak edukitzeko bezain handi.

Salbuespenez baizik ez dira agerian onartuko orrazien hodiak. Halakoetan fatxadaren kolore berean pintatuko dira.

Hodiek egarbean barna pasatu behar dutenean, arau orokorra izanen da hura zuzen-zuzen trabeskatzea, eta ez inguratzea.

6. art. BBBPB

Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian mugaturiko eremuan, muntadura guztia eraikinaren barnetik eginen da, BBPBaren araudi orokorrak dioenari jarraikiz, han ezartzen baita muntaduren hodi guztiak, euri-uren zorrotenak kenduta, ez dutela fat xadan agerian egon behar, altxaera guztiak zortasun estetikotik edo bide zortatasunetik kanpo utziz.

Erregelamendu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta hartuko du indarra.

Lizarran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abuztuaren hogeita seian. Alkatea, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A9808102