113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

Deialdia, Erriberriko Udalean zerbitzu anitzetako peoi-menpeko bat, lan-kontratudun gisa, lanaldi osorako eta denbora mugarik gabe oposizio-lehiaketa bidez hartzeko

O I N A R R I A K

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea oposizio-lehiaketa bidez Erriberriko Udalean zerbitzu anitzetako peoi-menpeko bat hartzea da, lan-kontratudun gisa, lanaldi osorako eta denbora mugarik gabe.

1.2. Izendatuak egin beharreko lanak bere mailari dagozkionak dira, eta udal organo eskudunek agintzen dizkioten eginkizunak oro beteko ditu, besteak beste, udal hilerriko lanak eta Udalaren makineria eta ibilgailuak erabiltzea, zaintzea eta haien mantenimendua egitea.

1.3. Urte bakoitzean laneko egutegietan finkatutako ordu kopuruen barrenean, lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta edozein unetan aldatu ahalko dute Udalaren organo eskudunek.

1.4. Lanposturako D mailaren lansariak aurreikusi dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen lan baldintzak finkatzen dituen arautegian ezarritako funtzionario eskalatik, horrekin parekatzen baita soldataz den bezainbatean.

1.5. Kontratatuak Erriberrin izan beharko du bizitokia.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartua izateko, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Espainiar nazionalitatea izatea edo Europako Batasuneko beste edozein estatutakoa.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Gutxienez, Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo baliokideren bat izatea.

d) Bere lanerako behar diren gaitasun fisikoak zein psikikoak izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ere.

f) B1 motako gidatzeko baimena behintzat izatea.

2.2. Izangaiek eskabideak aurkezteko unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek eta, beti ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean beharko dituzte bete.

3.-Eskabideen aurkezpena.

3.1. Probetan parte hartzeko eskabideak Erriberriko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epea amaitzen den eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen, egun balioduna bada, edo bestela, hala den hurrengoan. Epea luzaezina da.

3.2. Eskabideek deialdiaren 1. eranskineko ereduari beharko diote jarraitu. Eskabideei agiri hauek erantsiko zaizkie:

a) N.A.N.aren fotokopia konpultsatua.

b) Izangaiak dituen titulu akademikoen fotokopia konpultsatua, eta prestakuntzako berariazko ikastaroen ziurtagiriena.

c) Gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

d) Jatorrizko agiria, lanposturako egokiak diren baldintza fisiko eta psikikoak aitortzen dituen osasun- ziurtagiriarena.

e) Zinpeko aitorpena, izangaia ez dela eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua izan, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ere.

f) Ordainagiria, azterketarako eskubideak izateko Udalaren diruzaintzan 3.000 pezeta sartu izana frogatzen duena.

g) Organo eskudunak emandako ziurtagiria, administrazio publikoetan zerbitzuak eman izana frogatzen duena.

3.3. Fotokopiak notarioak konpultsa ditzake edo, bestela, Administrazioan egin daiteke, besteak beste, Erriberriko Udaletxean.

4.-Onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Alkatetzaren ebazpenaren bidez onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko dena.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar egun balioduneko epearen barnean, erreklamazioak egin ahalko dituzte eta espedienteko oker formalik bada, zuzendu.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik, eta horiek ebatzita, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena eman eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

Ebazpenean bertan adieraziko da oposizioaldiko probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Jesús Garde Valencia jauna, Erriberriko Udaleko alkate udalburua, edo berak eskuordetzen duen zinegotzia.

Ordezkoa: Pedro Fernández Aranda jauna, zinegotzia.

Mahaikidea: María Carmen Ochoa Canela andrea, alkateordea.

Ordezkoa: José Antonio Vallés Andía jauna, alkateordea.

Mahaikidea: Lorenzo Gorría Gabari jauna, Erriberriko Udaleko obra arduradun nagusia.

Ordezkoa: Pedro Landívar Ardanaz jauna, Udaleko enplegatua.

Mahaikidea: José Ignacio Abaurrea Leoz jauna, langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Ana Carmen Sebastián Ochoa andrea, langileen ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: José Luis Unzué Ruiz jauna, Erriberriko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Felisa Martínez Salinas andrea, Erriberriko Udaleko administrari-ofiziala.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu ezta jardun ere kideen gehiengoa bederen biltzen ez bada, eta gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako arauen interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.3. Epaimahaiak aholkulari adituak hartu ahal izanen ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira eta haietan soilik emango diote laguntza epaimahaiari.

6.-Lehiaketaldia

6.1. Izangaiek eskabidea aurkeztean jatorrizko agirien bidez nahiz behar bezala konpultsatutako kopien bidez alegatu eta frogatutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak. Une horretan ekartzen ez direnak ez aurkeztutzat hartuko dira, ondorio guztietarako.

6.2. Merezimenduen balorazioa:

a) Zerbitzuak

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak, deialdikoaren antzeko lanpostuetan, puntu bat urte bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu.

b) Curriculuma

1. Bere eginkizunei dagozkien gaien inguruan egindako prestakuntza ikastaroetako ziurtagiri bakoitzeko puntu bat, eta gehienez ere 5 puntu.

2. Eskatutakoa baino kategoria handiagoko gidatzeko baimena izatea, puntu bat mota bakoitzeko, eta gehienez ere 2 puntu.

c) Tituluak

1. Goi mailako titulu akademikoa izatea, 2 puntu.

2. Erdi mailako titulazio akademikoa, puntu bat.

Ez dira baloratuko maila akademiko handiagoa eskuratzeko nahitaez eduki behar diren tituluak, maila handiagokoak merezimendu gisa alegatu eta baremoan bere balorazioa dutenean.

Halaber, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko baldintza den titulua.

6.3. Lehiaketan gehienez ere 20 puntu emango dira, eta ez da inor baztertuko.

6.4. Lehiaketaldia amaitu ostean, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean paratuko du izangaien zerrenda eta bakoitzari emandako puntuazioa, oposizioaldia hasteko ezarritako eguna baino hiru egun lehenago, gutxienez ere.

Epe horretan izangaiek merezimenduen balorazioaren aurkako alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte.

7.-Oposizioaldia.

7.1. Oposizioak ariketa hauek izango ditu:

a) Lehen ariketa: bi proba izango ditu. Idatziz erantzun beharko zaie epaimahaiak prestatutako galderei:

1. 100 hitz inguruko diktaketa egin beharko da.

2. Oinarrizko matematikako zenbait problema ebaztea. Proba hori egiteko ezingo da kalkulagailurik erabili.

Bi probak egiteko gehienez ere 60 minutu izango dira.

Plika itxien sistemaren bidez burutuko dira proba hauek.

b) Bigarren ariketa: lau proba praktiko, egin beharreko lanarekin zerikusia dutenak. Proba bakoitzari gehienez ere hamar puntu emango zaizkio eta epaimahaiak ezarriko du horietako bakoitza burutzeko denbora.

7.2. Oposizioaldian ez da inor baztertuko eta ariketen balorazioa 70 puntukoa izango da gehienez ere, modu honetan banaturik:

Lehen ariketa: 30 puntu gehienez ere.

Bigarren ariketa: 40 puntu gehienez ere.

7.3. Elkarrizketa: oposizioaldiko probak amaitu ondoren, epaimahaiak elkarrizketa bat izango du izangai bakoitzarekin, egin beharreko lanarekin zerikusia duten gaiei buruz edo izangaiaren profila mugatzen nahiz lanpostuan aritzeko egokia den zehazten lagun dezakeen beste edozein gairi buruz.

Elkarrizketan 10 puntu lortu ahalko dira, gehienez ere.

7.4. Probak deialdi bakarraren bitartez egingo dira eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Ezarritako orduan agertzen ez diren izangaiak baztertuak izango dira.

8.-Probak gainditu dituztenen zerrenda.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda agertuko du Erriberriko Udaletxeko iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian, lehiaketan eta oposizioan izangai bakoitzak eskuratutako puntuak batu eta lortutako puntuazioen arabera ordenatua. Epaimahaiak aipatutako zerrenda igorriko dio Udaleko organo eskudunari, eta horrekin batera bi faseetan puntuazio handiena lortutako izangaiaren aldeko izendapen proposamena, edo hurrengoaren edo hurrengoen aldekoa, horrela behar bada. Proposamena loteslea izango da.

9.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Aurreko oinarriko hautapen prozedura amaiturik, alkate udalburu jaunak ebazpen bidez izendatuko du probak gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia eta kontrataziorako agindua emango, Erriberriko Udaleko zerbitzu anitzetako lanpostuan ari dadin.

9.2. Izendatuak hilabeteko epearen barrenean hartu beharko du karguaren jabetza, bere izendapena frogatzen duen jakinarazpenetik aurrera.

Aipatu epearen barrenean, ezinbesteko kasuak salbu, jabetza hartzen ez badu, D mailako zerbitzu anitzetako langile izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hala gertatuz gero, lanpostua 8.1 oinarrian aipatzen den zerrendako hurrengo izangaiarekin edo hurrengo izangaiekin beteko da.

Hautatu izangaiak jabetza hartutakoan, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.-Helegiteak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta aplikazio egintzen kontra ere, helegite hauetako bat jartzea aukeratu daiteke:

a) Administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusian arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epearen barrenean, erabaki hau argitaratu edo aplikazio egintza jakinarazten denetik aitzina, errekurritu nahi den erabaki nahiz egintzaren egile izan den organoari helegitea jartzeko asmoaren berri eman ondoren, edo bestela,

b) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenean zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo aplikazio egintza jakinarazten denetik aitzina.

Erriberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hogeita zortzian. Alkate udalburua.

I. ERANSKINA

Izen-deiturak adinez nagusia

NAN zenbakia ...................

Jaioteguna

Bizitokia

Karrika ........................................., zka

Posta kodea ....................

Telefonoa ......................

Agertu eta bidezko den moduan ondokoa azaltzen du:

1998ko iraileko 113. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean deialdia argitaratu zela oposizio-lehiaketa bidez Erriberriko Udalean zerbitzu anitzetako peoi-menpeko bat hartzeko, eta haren oinarriak ezagutu eta onartzen dituela.

Ez duela eritasunik, ezta akats fisiko edo psikikorik karguan aritzea galarazten dionik.

Ez duela indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez dela disziplinako espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.

Horrenbestez,

Eskatzen du eskabide hau onartu eta, ondorioz, zerbitzu anitzetako langile bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdian onartua izatea.

Erriberrin, 199...ko .......aren ...(e)an.

(Sinadura)

ERRIBERRIKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

Iragarkiaren kodea: a9808280