113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1045/1998 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa den José Javier Ulibarri del Portillo jauna, Sanduzelaiko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko zuzendariaren kargu uztea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak izendatzeko ahalmena, jardunean edo bitarte baterako aritu daitezen.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa den José Javier Ulibarri del Portillo jauna, Sanduzelaiko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko zuzendariaren kargu uztea xedatzea, berak eskatu baitu.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hogeita hamaikan.-Dagokiona kanpoan izateagatik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria (Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 1996ko abenduaren 24koa), Ignacio María Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9808390