113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ESPARTZA-ZARAITZU

Ondasun higiezinaren sailkapen juridikoa aldatzea

Espartza-Zaraitzuko Udalak 1998ko abuztuaren 25ean egindako osoko bilkuran hartu zuen ondoren hitzez hitz ematen den erabakia:

"Hasiera ematea "antzinako Herriko Etxea" izeneko eraikinaren sailkapen juridikoa aldatzeko espedientearen tramitazioari, jabari publikoko ondasun izateari utzi eta ondareko ondasun izatera pasa dadin. Hortaz, aho batez, hau da, erabateko gehiengoz, erabaki da:

-Hasiera batez aldatzea ondasun higiezin horren sailkapena, hemendik aitzina ondareko ondasun gisa sailkaturik geratuko baita. Higiezinak 114 metro koadro ditu eta San Tirso kaleko 2.ean dago (2. poligonoa, 26. lurzatia, 1, 2 eta 3.c) unitateak).

-Erabakia hilabete egonen da jendaurrean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen.

-Jendaurreko epeak iraun bitartean alegaziorik jasotzen ez bada, higiezinaren sailkapen juridikoaren aldaketa behin betikoz onetsitzat emanen da.

-Erabaki honen xedea da eraikin hori enkante publikoa eginez saltzea, eta horrenbestez baimena eskatu beharko zaio Nafarroako Gobernuari, tasazio prezioak Udalaren aurrekontuko baliabide arrunten % 25etik gora eginen baitu.

-Eraikinaren tasazio teknikoa eginen da."

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Espartza-Zaraitzun, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Alejandro Ramírez Ramírez.

Iragarkiaren kodea: A9808247