113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

U.C.A.2 unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onetsirik

Alkatetza honen 1998ko martxoaren 27ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen U.C.A.2 unitatea urbanizatzeko proiektua, Alberto Vera Górriz jaunak sustatua, Apisa eta Cogremasa-ren izenean eta haiek ordezkatuz.

Proiektu hori jendaurrean egon da hamabost eguneko epean, hemengo prentsan eta 1998ko maiatzaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia ezarriz.

Jendaurreko aldian ez da alegaziorik aurkeztu.

Horregatik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 120. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz,

Ebatzi dut:

1. Behin betikoz onestea Atarrabiako U.C.A.2 unitatea urbanizatzeko proiektua, hasierako onespenean agertzen zen moduan.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea eta Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea.

Atarrabian, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hogeita seian. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A9808055