113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

U.C.A.2 (ONENA) unitatearen xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Atarrabiako Udalbatzak, 1998ko maiatzaren 29an, ondorengo erabakia hartu zuen:

"Espedientearen tramitazioaren inguruan indarrean dagoen legerian aurreikusitakoa bete ondoren, xehetasun azterlanaren sustatzaileek berek alegazioa aurkeztu dute, azalerei dagokien daturen bat jasoz, eta hori ontzat hartzearen aldeko txosten teknikoa dagoenez gero, Udalbatzak ondokoa erabaki du:

1. Kontuan hartzea Alberto Vera Gómez jaunak egindako alegazioak, ondorioz gertatzen diren azalerei buruzkoak. Azalera horiek expedientean dira behar bezala diligentziaturik.

2. Behin betikoz onestea Cogremasa-k eta Promociones Apisa-k sustatutako xehetasun azterlana, J.J. Echeverría Dancausa arkitektoak prestatua, Atarrabiako Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorreko U.C.A.2 (ONENA) unitateari buruzkoa, ontzat hartu alegazioak sortutako aldaketekin.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea."

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Atarrabian, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hogeita seian. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A9808054