113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A K A I K U

Oihan enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, ondoko oihan probetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.-1.420 pago, 1.331 metro kubiko zur egiten dutenak, 10.714.550 pezetatan.

Proposamenak iragarkiaren bukaeran doan ereduari lotuko zaizkio, eta udal idazkaritzan aurkeztuko dira hamabost egun balioduneko epean (larunbatak barne) iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, arratsaldeko ordu bata baino lehen. Proposamenekin batera, hasierako prezioaren % 2ko behin- behineko fidantza ordaindu izanaren ordainagiria eta enpresaren sailkapenaren jatorrizko agiria, edo horren kopia konpultsatua, aurkeztuko dira. Ondoren kartazalak irekiko dira Udaletxeko aretoan.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai, eta enkanteari hasiera ematean irakurriko dira.

Bakaikun, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hamarrean. Alkatea, Nicanor Anso Urriza.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ......................, adinez nagusia

Herria:

Bakaikuko Udalak ............ eguneko ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako oihan lote bakarraren truke ............ (letraz eta zenbakiz) eskaintzen dut; hitz ematen dut enkantea arautzen duen baldintzen pleguan ezarritakoa beteko dudala, ezaguna baitut hor adierazten dena.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9808429