113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T Z I N

Mugaketa administratiboa

Antzingo Udalak 1998ko abuztuaren 28an egindako bilkuran aho batez erabaki zuen hasiera ematea mugaketa administratiboaren espedienteari, 1. poligonoko 179, 718. lurzatiak eta Ermita kalea katastroko 1. poligonoko 132. lurzatitik, Roberto Eguidazu jaunarena baita, behar bezala bereizteko.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 47. artikuluan zein horren hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz, ukitutako mugakideei erabakia jakinaraziko zaie, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean zein iragarki oholean argitaratuko da. Mugaketa lanak hasteko eguna hauxe izanen da: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hirurogei egun igaro ondoko lehendabiziko laneguna, goizeko hamarretan.

Interesatuek, euren eskubideak frogatu eta horien alde egitearren, nahi adina agiri aurkeztu ahalko dute lanak hasi baino hogei egun lehenago arte. Epe hori iraganik ez da ez agiri ez alegaziorik onartuko.

Espedientea udal idazkaritzan dago ikusgai.

Antzinen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren bederatzian. Alkatea, Luis Javier San Félix Cambra.

Iragarkiaren kodea: A9808427