113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

U.O.8/U.I.XIX.eko "Guelbenzu" plan berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hogeita zortziko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik "Guelbenzu" plan berezirako proiektua, Nasipa S.L.k sustatua eta Alkatetzaren 97-11-10eko ebazpenaren bidez hasiera batez onetsia; ikusirik Armando Lanciego Pinillos jaunak, Ricardo Ruano Eneriz jaunak, San Miguel etxebizitzen kooperatiba mugatuak, "Denok Bat" Arrosadiako auzo elkarteak eta Jesús Sancha jaunak jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak, erabaki da:

1. Espedientean bildutako alegazioen txostena, 98-8-26koa, onestea, agiri horretan zehazten diren horiexek onartuz eta baztertuz.

2. Behin betikoz onestea U.O.8/U.I.XIX.eko "Gelbenzu" plan berezirako proiektua, alegazioen txostenaren arabera zuzendua.

3. Igor bekio erabaki hau Nafarroako Gobernuari eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5.eko a) atalean eta aplikagarriak diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren lauan. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9808235