113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Youthstart-Cuatro Vientos europar programa Onespena eta aurrekontuko aldaketak, ezarri ahal izateko

Iruñeko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hogeita zortzian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Espedientean dagoen dokumentazioa ikusirik, erabaki da:

1. Youthstart-Cuatro Vientos europar programa onestea, Sanduzelai eta Rotxapeako auzoetako gazteen lanposturatzea errazteko xedez, 1998-99 ekitaldietan 99.986.270 pezetako aurrekontua izanen duena.

2. "Youthstart-Cuatro Vientos" izeneko gastu proiektua sortzea, osotara 99.986.270 pezetakoa. Horietatik, 71.120.312 pezeta, hots, aurreikusitako gastuaren ehuneko 71,13, erakunde ezberdinen dirulaguntzaren bidez finantzatuko dira. Udalaren ekarpena, berriz, ehuneko 28,87 izanen da, urtekoetan ikusita ondotik zehazten den bezala:

1998 Langileak 17.992.270 Merkataritza Ganbara 459.276

Gastu arruntak 18.977.000 NGOI 4.063.900

Dirulaguntzak 2.520.000 N.G. (Lan Departamentua) 4.063.900

Inbertsioak 1.150.000 Europako Gizarte Fondoa 22.407.135

Gastuak, osotara 40.639.270 Dirusarrerak osotara 30.994.211

1999 Langileak 20.698.000 Merkataritza Ganbara 670.701

Gastu arruntak 21.969.000 INBS 5.934.700

Dirulaguntzak 16.680.000 N.G. (Lan Departamentua) 5.934.700

Europako Gizarte Fondoa 27.586.000

Gastuak, osotara 59.347.000 Dirusarrerak, osotara 40.126.101

Dirusarrera berariazkoaren bidez finantzatuko ez den zenbatekoa Udalaren aurrekontuetako dirusarrerez hornituko da.

3. 19.653.852 pezetako kreditu osagarria onestea, aurrekontua betearazteko oinarrietako 6.ean ezarritakoari jarraikiz. Hura Europako Gizarte Fondotik dirusarrera lotetsi gehiago bilduz finantzatuko da, eta gastuetan nahiz dirusarreretan, kontusail hauetan kontsignatuko da:

Gastuak:

41/31332/160000. Enpresaren gizarte segurantza: 4.356.852 pezeta.

41/31332/215000. Altzarien eta lanabesen mantenimendua eta konponketa: 675.000 pezeta.

41/31332/227060. Azterlanen eta lan teknikoen kontratazioa: 13.102.000 pezeta.

41/31332/480010. Familiendako dirulaguntzak: 1.520.000 pezeta.

Gastuak osotara: 19.653.852 pezeta.

Dirusarrerak:

20-49000. Europako Batasuneko dirulaguntzak: 19.653.852 pezeta.

Dirusarrerak osotara: 19.653.852 pezeta.

4. Aurrekontua betearazteko oinarrietako 6.ean ezarritakoari jarraikiz, gastuen aurrekontuan kontusail hauek sortzea, zehazten diren zenbatekoez hornituak:

41/31332/131000. Aldi baterako lan-kontratudunak: 990.359 pezeta.

41/31332/220010. Prentsa, aldizkariak, liburuak, etab.: 350.000 pezeta.

41/31332/221040. Arropa: 100.000 pezeta.

41/31332/221090. Bertzelako material teknikoa eta berezia: 500.000 pezeta.

41/31332/226021. Zabalkundea eta argitalpen bereziak: 1.400.000 pezeta.

41/31332/226080. Bertzelako hainbat gastu: 1.350.000 pezeta.

41/31332/233010. Bertzelako kalte-ordainak: 1.500.000 pezeta.

41/31332/626000. Informatikako materiala: 1.150.000 pezeta.

Gastuak, osotara: 7.340.359 pezeta.

Horien finantzaketaren atal bat, Europako Gizarte Fondotik eta Merkataritza Ganbaratik etorriko diren dirusarrera lotetsi berrien bitartez izanen da, 3.212.559 pezeta gehituko baitira dirusarreren aurrekontuko kontusail hauetan:

20-49000. Europako Batasuneko dirulaguntza: 2.753.283 pezeta.

20-48001. Merkataritza Ganbara: 459.276 pezeta.

Gainerakoa, Nafarroako Gobernutik eta Nafarroako Gizarte Ongizate Institututik diru gehiago bilduz finantzatuko da, 4.127.800 pezeta gehituko baitira dirusarreren aurrekontuko kontusail hauetan:

20-45105. Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren hainbat dirulaguntza: 63.900 pezeta.

20-45505. Transferentzia arrunt gehiago: 4.063.900 pezeta.

Dirusarrerak, osotara: 7.340.359 pezeta.

5. Kredituen transferentzia onestea, gastuen aurrekontuko aplikazio hauetatik atereaz:

41/31332/480001. Ongunde entitateendako dirulaguntzak: 10.000.000 pezeta.

41/31350/480001. Ongunde entitateendako dirulaguntzak: 2.645.059 pezeta.

Eta "Aldi baterako lan-kontratudunen lansariak" izeneko 41/31332/131000 aplikaziora eramanez

6. 1999ko ekitaldian proiektua aitzina eramateko baldintza, ekitaldi horretako aurrekontuan kontsignazio egokia eta behar bezainbatekoa egotea izanen da.

7. Eman bekio espedienteari arauzko tramitea".

Espedientea interesatuen eskura dago Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorreko Zuzendaritzan, Zapateria karrikako 40-3. solairuan. Alegazioak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 284. artikuluan, 276.ari dagokionez, ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko irailaren lehenean. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9808187