113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

98075 EBAZPENA, 1998ko irailaren 9koa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren lehendakariak emana, 4 x 4 trakzioa duten 2 erreskate-anbulantzia hogeita sei milioi (26.000.000) pezetatan lehiaketa bidez erosteko kontrataziorako baimena ematen duena.

Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoak lizitaziorako deia egin du 4 x 4 trakzioa duten 2 erreskate-anbulantzia erosteko kontratazioa egiteko, honako oinarri orokorrei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: 4 x 4 trakzioa duten 2 erreskate-anbulantzia.

-Adjudikazio prozedura: irekia.

-Adjudikazio mota: lehiaketa publikoa.

-Tramitazioa: arrunta.

-Lizitazioaren prezioa: 26.000.000 pezeta.

-Behin-behineko fidantza: 520.000 pezeta.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan adierazten direnak.

-Proposamenen aurkezpena: Partzuergoko Erregistro Orokorrean, Aralar kaleko 1ean, 31002 Iruña, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 12:00ak arte.

-Proposamen teknikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko zazpigarren egun naturaleko hamabietan, Aralarko Suhiltzaileen Parkeko bulegoetan, Aralar kaleko 1ean, Iruña. Irekitzeko eguna ez bada balioduna, hurrengo egun baliodunean eginen da.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Aralarko Suhiltzaileen Parkeko bulegoetan eginen da, lizitatzaileei jakinaraziko zaien egun eta orduan.

Klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura izanen dira, aztergai, Aralarko Suhiltzaileen Parkeko bulegoetan. Proposamen teknikoaren eta proposamen ekonomikoaren ereduak oinarrien pleguaren eranskin gisa agertzen dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren bederatzian.-Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko idazkaria, José María Canales Arana.

Iragarkiaren kodea: A9808412