113. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UNED-UHUN) Nafarroako Zentro Elkartuko Tuterako irakasle-tutore izateko hamar lanpostu betetzekoa.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UNED-UHUN) Nafarroako Zentro Elkartuko Tuterako Zuzendaritza Batzordeak harturiko Erabakia betearazteko asmoz, ondoko irakasle-tutore lanpostuak merezimenduen bidez betetzeko lehiaketa publikorako deia egiten da:

TITULUALANPOSTU

KOPURUAJAKINTZA ARLOA

-Kudeaketako Informatika

eta Sistema Informatika 2 1-Ordenadore Egitura eta Teknika

1-Programazioa

-Ingeniaritza 5 1-Algebra lineala

1-Kalkulu Infinitesimala

1-Fisika Orokorra

1-Kimika

1-Teknikak, Irudikapena eta Marrazketa

-Geografia eta Historia 3 1-Geografia orokorra

1-Aurrehistoria eta Aintzinako Historia

1-Filosofiaren Historia eta Latina

1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Zentroko bulegoetan aurkeztu beharko dira (San Adriango Markesaren Jauregia, Tutera), jendea hartzeko orduetan (10:00etatik 13:00ak arte), deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epearen barruan. Eskaerarekin batera izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

2. Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduen balorazioa Madrileko egoitza nagusian, kasuan kasuko departamentuan eginen da.

3. Irakasle-tutore izateko eskaerak baloratzeko baremoa hauxe izanen da:

1.-Lehenengo beharkizuna.

Bete nahi den tutoretzari dagokion titulazioa, UNED-UHUNko irakasle-tutoreen Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera.

2.-Ikasketa espedientea:

a) Ikasketa espedientean agertzen diren kalifikazioengatik, 2 puntu arte.

b) Tutoretzari dagozkion irakasgaietan lorturiko lizentziatura berariazkoarengatik, 3 puntu.

c) Doktore tituluagatik, 5 puntu.

3.-Bestelako titulazio akademikoak:

Tutoretzan aritzeko alegaturiko titulazioez gain, beste titulu akademiko batzuk izateagatik:

a) Lizentziatu titulu bakoitzeko: 1 puntu.

b) Doktore titulu bakoitzeko: 1 puntu.

4.-Irakaskuntzako esperientzia:

a) UHUNen edo gainerako unibertsitateetan, 5 puntu arte.

b) Bestelako zentroetan, 2 puntu arte.

5.-Deialdiko tutoretzaren inguruko argitalpenak, lanak eta ponentziak eta biltzar, ikastaro eta mintegietan parte hartzea:

5 puntu arte eman ahalko dira.

6.-Izangaia tuturetzaren eskakizun akademikoei nola egokitzen zaien:

5 puntu arte eman ahalko dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hogeita batean.

Iragarkiaren kodea: A9808400