105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

802/1998 FORU AGINDUA, abuztuaren 6koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ziraukiko Arau Subsidiarioak lurzoru urbanizaezinean (12 eta 13. poligonoak) aldatzeko espedientea, aipatu herriko Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ziraukiko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian adierazitako zehaztapenekin.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Ziraukiko Arau Subsidiarioak lurzoru urbanizaezinean (12 eta 13. poligonoak) aldatzeko espedientea, aipatu herriko Udalak sustatua, behin betikoz onestea, honako zehaztapen hauekin:

-Nekazaritzako produktibitate ertaineko lur mota bien babes araubidetik, lurra berdintzeko jarduera, eraikuntzakoa ez den jarduera baimengarri gisa, ezabatuko da, eta luberritze jarduera eraikuntzakoa ez den jarduera baimendua kontsideratuko da.

2. Foru Agindu honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal dela adieraztea Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Ziraukiko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren seian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9807643