105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

457/1998 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Presio handiko ur hornidura: Zaraitzu (2. fasea)" proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, ekainaren 8ko 331/1998 Ebazpenaren bidez, "Presio handiko ur hornidura: Zaraitzu (2. fasea)" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta proiektu hori eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda hamabost egunez jendaurrean jarri zituen.

Epe horretan alegazio hau hartu da, ondoren erantzuten dena:

1. Jezabel Oroz Abentin Sartzeko alkate udalburu jaunak alegatu du:

-Bide izaerako S-6, S-22, S-25 eta S-28 finkak, ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen direnak, ez direla Sartzeko Udalarenak, desjabatze espedienteari hasiera emateko Ebazpenean horrela agertuagatik, Sartzeko Kontzejuarenak baizik.

Alegazio horri buruz, aditzera ematen da espedientean titulartasunaren aldaketa aztertu eta onartuko dela.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak, irailaren 27ko 149/1996 Foru Aginduaren bidez, eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. "Presio handiko ur hornidura: Zaraitzu (2. fasea)" proiektua behin betikoz onestea eta aurkezturiko alegazioa Ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala ebaztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau Arratoz Ur Mankomunitateari, Sartzeko Udalari eta Sartzeko Kontzejuari jakinarazatea eta aditzera ematea, haren aurka, errekurtso arrunta paratzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 114.2, 115 eta 116. artikuluekin bat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamazazpian.-Zuzendari nagusia, José Luis Díez Díaz.

Iragarkiaren kodea: A9807698