105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

311/1998 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ordez Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Iruñeko "Sanitaria" eta "Donapea", Lizarrako eta San Adriango B.H.I.etako heziketa zikloetarako material zenbait adjudikatzeko lehiaketa ebazten duena.

Ikusirik Inbertsio Zerbitzuak egin duen txostena eta hornidura espediente hau, ekainaren 17ko 219/1998 Foru Aginduaren bidez onetsia, ebazteko izendaturiko Kontratazio mahaiak egin duen akta. Bertan jaso da materialaren adjudikazioa eta 3, 5 eta 6. loteak eman gabe utzi dira, proposamen ekonomikorik hartu ez delako.

Hornidura kontratu mota batzuk sinatzeko eskumena Hezkuntza eta Kultura kontseilariari eman zion azaroaren 28ko 252/1986 Dekretuak esleitzen dizkidan eskurantzekin bat etorriz,

AGINDU DUT:

1. Iruñeko "Sanitaria" eta "Donapea", Lizarrako eta San Adriango B.H.I.etako heziketa zikloetarako material zenbait adjudikatzeko kontratazio espedientea, Inbertsio Zerbitzuak izapidatu duena, onestea. Espedientea Foru Agindu honi erantsi zaio.

2. Azaltzen den materiala adjudikatzea, Foru Agindu hoen II. Eranskinaren arabera, honako hauei esleitzea:

Burlatako Koümer, S.L.ri.

IFZ: B31/432404.

1. lotea: laborategiko altzariak: 5.886.250 pezeta.

Iruñeko Navarlab, S.L.ri

IFZ: B31/595572.

2. lotea: laborategiko ekipoak: 11.939.246 pezeta.

Eman gabe.

3. lotea: automozio ekipoak, eskaintza ekonomikorik aurkeztu ez delako.

Iruñeko Miguel I. Ezcurdiari (B aukera).

IFZ: 72.410.865-B.

4. lotea: idazmakina elektronikoak: 276.360 pezeta.

Eman gabe.

5. lotea: salmentako terminalak, eskaintza ekonomikorik aurkeztu ez delako.

Eman gabe.

6. lotea: saltokiko apalategiak, eskaintza ekonomikorik aurkeztu ez delako.

Baternaingo Repa, S.L.ri.

IFZ: B31/144801.

7. lotea: saltokiko altzariak: 549.840 pezeta.

Elgoibar-Gipuzkoako Hidraulik Ring, S.L.ri (A aukera).

IFZ: B20/076030.

8. lotea: hidraulika ekipamendua: 1.456.000 pezeta.

Hospitalet-Barcelonako Festo Pneumatic, S.A.ri.

IFZ: A08/270084.

9. lotea: ekoizpen sistemak/pneumatika ekipamendua: 943.550 pezeta.

Distribuidora Cabalerro, S.A.ri.

IFZ: A31/229628.

10. lotea: aire konprimagailua: 316.462 pezeta.

Iruñeko M. Mañas, S.L.ri (B aukera).

IFZ.: B31/257280.

11. lotea: informatika materiala: 515.388 pezeta.

Adjudikaturikoa, guztira: 21.883.096 pezeta.

3. Ordaintzeko konpromisotik 3.241.133 pezeta kentzea, "beherako prezioan" egin den adjudikazioagatik eta 3, 5 eta 6. loteak adjudikatu ez direlako.

4. Inbertsio Zerbitzuari agintzea behar diren izapideak egin ditzan horniketa burutu dadin eta adjudikazio kontratuak prestatu eta fidantzak ezar daitezen.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar den libramendua luza dezan, ordainagiri eta emate-agiriak aurkeztu ondoren Inbertsio Zerbitzuak egin behar duen txostena jaso eta gero, 21.883.096 pezetakoa, guztira, 1998ko Gastuen Aurrekontuko 41120-6059-4241 kontusaileko 12740-3 lerroaren kargura.

6. Foru Agindu hau eta adjudikazioaren proposamena (II. Eranskina) igortzea adjudikazio hartzaile izan diren merkataritzako enpresei, gainerako enpresa lizitatzaileei, dagokien ikastetxeei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Inbertsio Zerbitzuari, Lanbide Heziketa Antolatzeko Atalari, Erosketa Bulegoari, Kontratazio Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamalauan.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9807700