105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

310/1998 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ordez Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Altsasuko, San Adriango eta Iruñeko "María Ana Sanz" eta Arte Eskola B.H.I.etako heziketa ikastaroetarako ekipamendua adjudikatzeko lehiaketa ebazten duena.

Ikusirik Inbertsio Zerbitzuak egin duen txostena eta hornidura espediente hau, ekainaren 17ko 220/1998 Foru Aginduaren bidez onetsia, ebazteko izendaturiko Kontratazio mahaiak egin duen akta. Bertan jaso da materialaren adjudikazioa.

Hornidura kontratu mota batzuk sinatzeko eskumena Hezkuntza eta Kultura kontseilariari eman zion azaroaren 28ko 252/1986 Dekretuak esleitzen dizkidan eskurantzekin bat etorriz,

AGINDU DUT:

1. Altsasuko, San Adriango eta Iruñeko "María Ana Sanz" eta Arte Eskola B.H.I.etako heziketa ikastaroetarako ekipamendua adjudikatzeko kontratazio espedientea, Inbertsio Zerbitzuak izapidatu duena, onestea. Espedientea Foru Agindu honi erantsi zaio.

2. Azaltzen den materiala adjudikatzea, Foru Agindu hoen II. Eranskinaren arabera, honako hauei esleitzea:

Berriozar-Iruñeko Dinafax, S.L.ro.

IFZ: B31/227127.

1. lotea: informatika materiala: 17.844.796 pezeta.

Eguesko F. Luzaide, S.L.ri.

IFZ: B31/592306.

2. lotea: arauz kanpoko altzariak: 925.100 pezeta.

Iruñeko Acedesari.

IFZ: A31/025331.

3. lotea: industri hornidurak: 2.987.476 pezeta.

Iruñeko Distribuidora Caballerori.

IFZ: A31/229628.

4. lotea: soldadura ekipoak: 516.224 pezeta.

Elgoibar-Gipuzkoako Hidraulik Ring, S.L.ri (B aukera).

IFZ: B20/076030.

5. lotea: peumatikako ikasmahaiak: 1.905.000 pezeta.

Arrasate-Gipuzkoako Alecop, S. Coop-i (A aukera).

IFZ: F20/028544.

6. lotea: argindar ekipoak: 1.946.364 pezeta.

Adjudikaturikoa, guztira: 26.325.234 pezeta.

3. Ordaintzeko konpromisotik 3.549.766 pezeta kentzea, "beherako prezioan" egin den adjudikazioagatik.

4. Inbertsio Zerbitzuari agintzea behar diren izapideak egin ditzan horniketa burutu dadin eta adjudikazio kontratuak prestatu eta fidantzak ezar daitezen.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar den libramendua luza dezan, ordainagiri eta emate-agiriak aurkeztu ondoren Inbertsio Zerbitzuak egin behar duen txostena jaso eta gero, 26.325.234 pezetakoa, guztira, 1998ko Gastuen Aurrekontuko 41120-6059-4241 kontusaileko 12740-3 lerroaren kargura.

6. Foru Agindu hau eta adjudikazioaren proposamena (II. Eranskina) igortzea adjudikazio hartzaile izan diren merkataritzako enpresei, gainerako enpresa lizitatzaileei, dagokien ikastetxeei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Inbertsio Zerbitzuari, Lanbide Heziketa Antolatzeko Atalari, Erosketa Bulegoari, Kontratazio Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamalauan.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9807701