105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

302/1998 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ordez Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Iruñeko "Donapea" B.H.I.ko heziketa zikloetarako eta Corellako Arte Eskolako hainbat material eta ekipo adjudikatzeko lehiaketa ebazten duena.

Ikusirik, Inbertsio Zerbitzuaren txostena eta maiatzaren 29ko 180/1998 Foru Aginduaren bidez onetsi zen erosketa espediente hau ebazteko izendatua izan den Kontratazio Mahaiak altxaturiko akta, bertan materialaren adjudikazioa ezarri eta eman gabe utzi baitzen 6. lotea (armairua eta kontzentragailu sistema), proposamen ekonomikorik aurkeztu ez zelako.

Azaroaren 28ko 252/1986 Dekretuak -zeinen bidez Hezkuntza eta Kultura kontseilariari zenbait erosketa-kontratu egiteko eskumena eskuordetzen baitzaio- emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Inbertsio Zerbitzuak tramitatutako kontratazio espedientea onestea. Espedientea honako honi atxikitzen zaio eta gaia du Iruñeko "Donapea" B.H.I.ko heziketa zikloetarako eta Corellako Arte Eskolako hainbat material eta ekiporen erosketa adjudikatzea.

2. Aipatu materiala ondoko enpresei adjudikatzea:

Iruñeko Acedesa.

I.F.Z. A31/025331.

1. lotea: industriako hornidurak, 1.665.876 pezeta.

3. lotea: aerografiako ekipoak, 218.996 pezeta.

Madrilgo Elias Jadraque, S.A.

I.F.Z. A28/745495.

2. lotea: zurgintzako makinak, 4.653.920 pezeta.

5. lotea: hautsa zurgatzeko zentrala, 568.400 pezeta.

Hospitaleteko (Bartzelona) Promax Electrónica, S.A.

I.F.Z. A08/935801.

4. lotea: elektrizitate eta elektronikako tresnak, 3.502.340 pezeta.

7. lotea: komunikazio entrenagailuak, 1.684.320 pezeta.

Eman gabe.

6. lotea: armairua eta kontzentragailu sistema.

Proposamen ekonomikorik aurkeztu ez delako.

Iruñeko M. de Augusto y Martínez (Comercial Mecanográfica Navarra) (B aukera).

I.F.Z. E31/195241.

8. lotea: Informatikako materiala: 7.972.332 pezeta.

Eguesko (Nafarroa) F. Luzaide, S.L.

I.F.Z. B31/592306.

9. lotea: altzari espezifikoak, 379.900 pezeta.

Iruñeko Camera S.L.

I.F.Z. B31/090517.

10. lotea: ikusentzunezko materiala, 560.600 pezeta.

Gasteizko F. Unceta, S.A.

I.F.Z. A20/020277.

11. lotea: mahaigaineko zentro mekanizatua, 927.242 pezeta.

Adjudikatua, guztira: 22.133.926 pezeta.

3. Adjudikazioa "zeinek merkeago" modalitatean egitearen eta 6. lotea eman gabe uztearen ondorioz 5.666.074 pezeta konpromisotik kentzea.

4. Inbertsio Zerbitzuari agindua ematea hornidura burutzeko, dagozkion adjudikazio kontratuak gauzatzeko eta behar diren fidantzak jartzeko behar diren tramiteak egin ditzan.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar den igorpena egin dezan, Inbertsio zerbitzuak behar diren ordainagiri eta albaranen gaineko txostena egin ondoren. Igorpena 22.133.926 pezetakoa izanen da, 1998ko Gastuen Aurrekontuko 41120-6059-4241 kontusailaren 12740-3 lerroaren kargura.

6. Foru Agindu hau eta Adjudikazio Proposamena (II. Eranskina) adjudikazio hartzaile diren enpresei igortzea, eta orobat lizitazioan parte hartu duten gainerako enpresei, ikastetxe interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Inbertsio Zerbitzura, Lanbide Heziketa Antolatzeko Atalera, Erosketa Bulegora, Kontratazio Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamaikan.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9807584