105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Deialdia, arkitekto lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko lan araubidean eta denbora mugarik gabe

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1.-Plegu honen xedea. Eguesibarko Udalak lan araubidean eta denbora mugarik gabe arkitekto bat kontratatzeko baldintzak zehaztea da plegu honen xedea.

2.-Lanpostua. Kontratatuak arkitekto lanpostua beteko du.

Aipatu beharrez, lanpostu horri esleituko zaizkion

egitekoak hauexek izanen dira:

a) Edozein motatako udal espedienteak bideratzean sor daitezkeen arkitektura eta hirigintza kontuez txosten teknikoak prestatzea, bereziki, udal obra-lizentzien gainekoak, jarduera sailkatuei buruzkoak, irekitzekoak, lehenbizikoz erabiltzekoak eta aurri egoeren gainekoak.

b) Udal ekimeneko obrei buruzko proiektuak, memoria teknikoak, aurrekontuak, ondasunen balorazioak, obren zuzendaritza teknikoak eta segurtasun proiektuak nahiz azterlanak prestatzea, Udalak hala eskatzen badio, eta eskaera horrek hartzen ez dituenetan udal obren betetze-maila ikuskatu, kontrolatu, jarraitu eta egiaztatzea, bai obra ziurtagirien gainean, bai lurzoruaren gainean.

c) Planeamenduko instrumentuak prestatzea, eta planeamendua garatu eta burutzea.

d) Udalarenak diren eta ez diren obretako sokak tiratzean eta obrak birplanteatzean, laguntza teknikoa ematea.

e) Obrak ikuskatzea eta, udalarenak ez badira eta udalerrian burutzen badira, obren betetze-maila egiaztatzea, udal eskusartzearen xede baldin badira.

f) Arkitektoen lanbideari dagozkion bestelako eginkizunak, Udal kontratatzaileak hala eskatuz gero.

Eginkizun horiek dakartzaten edo haiek betetzeko beharrezkoak diren gastu eta bitartekoak (aseguruak, materiala, ekipo teknikoak, lan osagarriak) Eguesibarko Udalaren kontura eta kargura izanen dira.

Eginkizun horiek betetzeko, hautatuak behar den bakoitzean, Kontzejuetara eta obretara joan beharko du, baita bere ibilgailuan ere, kilometro bakoitzeko bidezko den ordaina deusetan galarazi gabe.

3.-Kontratu mota, iraupena. Kontratua lan araubidekoa izanen da, denbora mugarik gabekoa.

Sei hilabeteko probaldia egonen da. Epe horretan Udalak hautatuak lanpostuaren eginkizunak betetzeko duen gaitasuna egiaztatu ahalko du. Aipatu epe horretan ikusten bada hautatua ez dela gai eginkizun horiek betetzeko, Udalak badu ahalmena kontratu bidezko erlazioa iraungitzat jotzeko inolako kalteordainik gabe.

4.-Lanaldia. Kontratatzen den pertsona lanaldi osoz arituko da lanpostuan.

Lanaldiaren iraupena udal langileendako urtean-urtean ezartzen den egutegiaren ondoriozkoa izanen da. Beti ere, etengabea edo etena izanen da, eta administrazio organo eskudunak edozein unetan aldatu ahalko du, zerbitzuen beharrizanen arabera.

5.-Lansariak. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoetako toki entitateen zerbitzuko langileen estatutuko "A" mailako lansaria izanen du. Ondoren aipatzen den osagarria ere izanen du.

6.-Bateraezintasuna. Kontratatuak guztiz debeku izanen du beste arkitekto lan batean aritzea.

Udaleko langilea den aldetik parte hartu behar duen aferetan ezin izanen du inola ere parterik hartu profesional gisa.

Baldintza honetan ezarririko bateraezintasunaren diru-kalteordain gisa, bateraezintasun-osagarria ezartzen da, lehengo baldintzan ezarririko lansariaren ehuneko hogeita hamabost (% 35) eginen duena.

7.-Oporrak eta baimenak. Unean-unean Nafarroako toki entitateetako funtzionarioendako ezartzen dena izanen da haren opor eta baimenen araubidea.

8.-Gizarte Segurantza. Kontratatuak Gizarte segurantzako araubide orokorrean alta hartuko du.

II. KAPITULUA

Hautatzea

9.-Izangaien betebeharrak. Izangaiek, hautapobretan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, betebehar hauek bete behar dituzte.

a) Espainiako hiritartasuna izatea edo abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legeko lehenengo artikuluan aipatzen dituen beste edozein Estatutakoa, beti ere bertan zehazten diren baldintzak beterik, eta adinez nagusi izatea.

b) Goi mailako arkitekto tituluaren jabe izatea.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko edo psikikoa eragotz diezaiokeen gaisotasun akutu edo kronikorik ez izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizi ez izana.

e) Arkitekto lanean aritzeko behar den lanbide-elkargoan kolegiaturik egotea. Kolegiatze horren ondoriozko gastuak, beti ere, Udalaren kontura izanen dira.

f) "B-1" motako gidatzeko baimenaren titularra izatea.

Gainditzen duen eta lanpostua lortzen duen izangaiak plegu honetako 14. baldintzan ezartzen den epe eta moduan frogatu beharko ditu lehengo betebeharrak.

Betebehar horiek ezinbestekoak izanen dira, kontratua sinatu eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko.

10.-Eskabideak. Hautapobretan parte hartzeko eskabideak Eguesibarko Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epearen barruan. Epearen azken eguna baliogabea balitz, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko litzateke.

Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduaren araberakoak izanen dira eta izangaiek eskabidean berean zehaztu beharko dute eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituztela.

Epaimahaiak kontuan hartu beharreko merezimenduak ere alegatuko dira eta jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak ekarriz agiri bidez egiaztatuko. Horrekin batera, N.A.N.aren edo beste identifikazio agiri baliokideren baten fotokopia konpultsatua ere ekarri beharko da eta baita azterketa eskubideak pagatzeko 1.000 pezetako tasa ordaindu izanaren gordekina ere.

11.-Onarpena.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Eguesibarko Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hamar egun baliodunetan, izangai baztertuek erreklamazioak egin ahalko dituzte eta akatsak, halakorik bada, zuzendu.

Erreklamazioetarako epea bukatu eta horiek ebatzitakoan, alkate jaunak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du. Behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

12.-Epaimahaia: hona hemen epaimahaia osatuko dutenak:

Mahaiburua: José María Senosiáin Ibáñez Eguesibarko alkate jauna, edo hura ordezten duen zinegotzia.

Lehen mahaikidea eta ordezkoa: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak aukeratu beharreko arkitektoak.

Bigarren mahaikidea eta ordezkoa: talde egileak aukeratu beharreko arkitektoak.

Hirugarren mahaikidea eta ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentuak beren langileen artean aukeratu beharreko arkitektoak.

Laugarren mahaikidea: Juan Ramón Doral Brun jauna.

Ordezkoa: Lourdes Etxeberria Zudaire andrea.

Idazkaria: Udalbatzakoa. Hizpidea izanen du, baina botorik ez.

Epaimahaiak hautaprobak hasi aitzin osaturik egon beharko du. Haren osaketak eta haren jarduerak balio dezaten, kideen gehiengo osoak egon beharko du bertan. Epaimahaiak gehiengo soilaz hartuko ditu bere erabakiak.

Epaimahaiak deialdiko oinarriak ulertu eta betearazterakoan izan litezkeen gorabehera guztiak ebatziko ditu.

Aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba batzuetarako edo guztietarako.

13.-Oposizio-lehiaketa. Izangaiak oposizio-lehiaketaren bidez hautatuko dira.

A) Lehiaketaldia (guztira, 20 puntu):

a) Udal esparruko hirigintza antolatu eta kudeatzeko planak eta instrumentuak burutzen izaniko esperientzia profesionala baloratuko da, arkitekturako proiektuen prestakuntzaren, etxebizitzen eta, orokorrean, eraikinen eraikuntzaren eta obra zuzendaritzaren alorretan.

Administrazio publikoetan eta haien menpeko erakunde publikoetan lanpostuari dagozkion eginkizunak arkitekto gisa betetzen izaniko esperientzia urte bakoitzagatik bi puntu(2) emanen dira, eta gehienez ere hamar (10). Epe laburragoak behar den proportzioaren arabera baloratuko dira.

Enpresa edo sektore pribatuaren alorrean, oro har, lanpostuari dagozkion eginkizunak arkitekto gisa betetzen izaniko esperientzia urte bakoitzagatik puntu bat (1) emanen da, eta gehienez ere bost (5). Epe laburragoak behar den proportzioaren arabera baloratuko dira.

b) Lehen aipaturiko alorrekin zerikusirik duten ikastaroetara joan izana, bereziki ordenagailuz lagundutako marrazkigintzarekin loturikoetara. Atal honengatik, puntu bat emanen da hirurogeita hamabost (75) ordutako ikastaro bakoitzeko, eta gehienez ere bost (5) puntu. Behar den proportzioa erabiliko da frakzio txikiagoak baloratzeko.

Lehiaketaldia bukatutakoan, Eguesibarko Herriko Etxeko iragarki oholean emanen da aditzera izangai bakoitzak erdietsi duen puntuazioa.

B) Oposizioaldia (guztira, 80 puntu)

Hona hemen hautaprobak:

a) Proba teorikoa: hiru gai erantzun beharko dira, eskabide honen eranskineko gai zerrendaren atal bakoitzeko gai bana.

Proba teorikoa gehienez ere hogeita bost (25) puntuz baloratuko da.

b) Proba praktikoa: epaimahaiak lehen aipaturiko alorrez proposatzen dituen hiru kasu praktikori buruz ebatzi beharko da.

Proba praktikoa gehienez ere hogeita hamabost (35) puntuz baloratuko da.

C) Euskarazko proba. Nahi duten izangaiek hartzen ahalko dute parte bertan, oposizio-lehiaketan onartzeko eskabidean hala adierazten badute.

Euskarazko proba gehienez ere bost puntuz baloratuko da.

D) Test psikoteknikoa. Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuko langile teknikoek prestatuko dute eta gehienez ere hamar (10) puntuz baloratuko da.

E) Elkarrizketa epaimahaiarekin, lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun pertsonal eta profesionalak egiaztatzeko. Gehienez ere bost (5) puntuz baloratuko da.

"B" eta "D" ataletan adieraziriko probetan, haietariko bakoitzari ematen zaizkion puntuen erdiak lortzen ez dituzten izangaiak baztertuak izanen dira. "B" ataleko probetan, arau hori proba bakoitzari aplikatuko zaio, hots, batetik, teorikoari eta bestetik, praktikoari.

Probak zuzendutakoan epaimahaiak Eguesibarko Udalaren iragarki oholean argitaratuko ditu emaitzak, probak gainditu dituzten izangaiak eta lortutako kalifikazioak zehaztuz.

Oposizio-lehiaketaren azken kalifikazioa lortzeko izangai bakoitzak bai lehiaketaldian bai oposizioaldian erdietsitako puntuazioak batuko dira.

14.-Epaimahaiaren proposamena. Hautaprobak egin eta gero epaimahaiak izangai bakoitzak lorturiko puntuazioa jakinaraziko dio Udalaren Osoko Bilkurari eta puntu gehien lortu duena kontrata dezala proposatuko.

Izendapen proposamena Eguesibarko Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Hautatutako izangaiak ondoren zehazten den agiriak ekarri beharko ditu, proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost eguneko epean.

a) Jaiotze agiria.

b) Izangaiaren titulua, jatorrizkoa edo behar bezala konpultsaturiko kopia, edo hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

c) Interesatuak kargua betetzeko eritasun edo akats psikiko-fisikorik ez duela egiaztatzen duen txostena.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta edo gabetua ez dagoela eta administrazio publikoen zerbitzutik bereizia izan ez dela dioen zinpeko aitorpena.

e) Deialdiko 9. puntuan aipatu beharkizunak betetzen dituela egiaztatzen duena.

Finkatu epean, eta aski ongi justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, interesatuak aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu eta bere jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, hasierako eskaeran faltsukeriatan ibili izanagatik dagozkion erantzukizunak deusetan galarazi gabe.

Aurreko atalean aurreikusi kasuan, Udalak 14. oinarrian aipatu zerrendan hurrengo diren izangaiekin beteko du hutsunea, hala behar bada.

15.-Kontratua onartu eta gauzatzea.

Proposatzen den izangaiak aurreko atalean aipatu agiriak aurreikusitako epean ekarri ondoren, Udalak kontratazioari buruz bidezkoa dena erabakiko du osoko bilkuran.

Finkatu epean, eta aski ongi justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, interesatuak aipatu agiriak aurkezten ez baditu, Udalbatzak ezin izanen du izendatu eta Udalak probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin bete ahalko du hutsunea, beti ere puntuazioen araberako ordenari jarraikiz.

Udalak izendatzen duen izangaiak hamar eguneko epea izanen du, izendapenaren erabakiari buruzko jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, kontratua sinatu eta lanean hasteko.

16.-Helegiteak.

Deialdi honen eta bere oinarri nahiz egintzen aurka administrazioarekiko helegitea paratu ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailari zuzendua, helegindako ekintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, eta, aukeran, gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, helegindako ekintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean.

Eguesen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren bostean. Alkatea, José M.ª Senosiáin Ibáñez.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .........................., adinez nagusia. N.A.N. zk.: ........... Helbidea: ............... Kalea: .............. Zk.: ...... Posta kodea: ............. Telefonoa: .........

Adierazten du:

Eguesibarko Udalaren zerbitzuko goi mailako arkitekto lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez, lan araubide finkoan eta denbora mugagabez betetzeko deialdian, .......eko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu hartan, eskatu beharkizun guzti-guztiak betetzen dituela behean adierazitako egunean

Euskararen ezagupenak baloratzeko probak egin nahi dituela: BAI/EZ (ezabatu behar ez dena).

Horrenbestez, aipatu lanposturako hautaprobetan onartua izan dadila eskatzen du.

(Eguna eta eskatzailearen sinadura).

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. kapitulua.-Foru Erakundeak, kontratuak eta administrazio prozedura.

1.-Nafarroa: lurraldeko hiri egitura (eskualde, hiri, herri, herrixka, etxe barreiatuak, etab.).

2.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa: nola landu zen. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua.

3.-Nafarroako Foru Erakundeak: a) Parlamentua edo Nafarroako Gorteak: (sorrera, osaketa eta eginkizunak); b) Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua: (sorrera, osaketa eta eginkizunak); c) Erakunde bien arteko harremanak.

4.-Nafarroako Entitate Lokalak: Udalak, Kontzejuak, Mankomunitateak eta gainerako ente lokalak. Haien eskumenak.

5.-Administrazio Prozedura. 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Administrazio Publikoen Lege Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa: Printzipioak eta aplikazio esparrua. Administrazio prozeduraren faseak. Prozedura bereziak.

6.-Administrazio helegiteak. Kontzeptuak. Printzipio orokorrak eta motak.

7.-Nafarroako Kontratuei buruzko 10/1998 Legea, ekainaren 16koa. Aplikazio esparrua. Egitura, edukia eta orduz geroztiko aldaketak.

8.-Obra-kontratua. Prestaketa jarduketak. Esleipen motak. Kontratuaren exekuzioa. Kontratuaren aldaketa. Kontratistaren eskubide eta bebeharrak. Obra-kontratuaren iraungipena.

II. kapitulua.-Hirigintza Legeria.

1.-10/1994 Foru Legea, uztailaren 4koa, Lurralderen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa eta 85/1995 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea garatzeko Arautegia.

Lurraldearen antolamenduaren legezko kontzeptua. Lurraldea antolatzeko Legeak ezartzen dituen lan-tresnak: zein diren, izaera eta ezaugarriak, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen planeamendu-motei dagokienean.

Izapidatzen ari den Iruñerriko eskualdeko Hirigintza Arauen Proiektuaren aipamena.

2.-Udal Hirigintza-planeamendua. Printzipio egituratzaileak. Udal plana. Eraketa, onespena, edukia, legezko zehaztapenak. Garapenaren planeamendua. Planeamendurako tresnak. Xedea, funtsezko edukia eta agiriak. Izapidetza. Erreserba moduluak, banaketa-eremuak eta probetxamendu tipoa.

3.-Lurzoruaren hirigintza araubidea. Lurzoru motak. Hiri lurzorua eta lurzoru urbanizagarria. Araubidea. Hirigintza eskubideen erdiespena eta iraungipena. Epeak. Lurzoru ez urbanizagarriak. Kategoriak. Babes araubidea eta baimenak. Lurzoru urbanizaezin programatu gabea. Hirigintza probetxamendu eskuragarria.

4.-Planeamenduaren exekuzioa. Exekuzio unitateak. 10/1994 Foru Legean agindutako jarduketa sistemak. Birzatiketa. Hirigintza desjabetzapena. Urbanizazioa. Sistema orokor edo lokalen sailkapena duten lurzoruak lortzea. Hirigintza probetxamenduen transferentzia.

5.-Baimenak: motak, eskumenak eta prozedurak. Baimenak kentzea, prozedura eta balioa. Hirigintza-legeriaren babesa. Hirigintzari buruzko lege-hausteak zehatzeko prozedura.

6.-Balorazioak. Lurzoruen balioa zehazteko irizpideak: hasierako balioa eta hirigintza balioa (1976ko LL eta Hirigintza Araubidea eta Lurzoruaren Balorazioa Aldatzeko 8/1990 Legea). Lurzoruaren eta etxebizitzaren gaineko eskuhartzeari buruzko ekainaren 8ko 7/1989 Foru Legeak sartutako berezitasunak.

III. kapitulua.-Etxegintza eta Etxebizitza.

1.-Etxegintzan parte hartzen duten eragileak (sustatzaileak, etxegileak, arkitektoak eta arkitekto teknikoak). Eskuhartzea, ahalmenak eta erantzukizuna. Arkitekturako obra proiektuak eta zuzendaritza: edukia eta xedapen aplikagarriak.

2.-Eraikuntzako arautegi teknikoa, eraikuntzari buruzko oinarrizko arau eta arau teknologikoei dagokienean. Hormigoi armatu eta masa-hormigoizko obrak: aplikatzen ahal diren xedapen eta arauak. Eraikinen baldintza termikoak: NBE-CT-79 arauaren deskribapena. Eraikinen baldintza akustikoak: NBE-CT-88 arauaren deskribapena.

3.-Eraikinetako suteen prebentzio eta babesa. Neurri pasiboak: hirigintza baldintzak. Materialen erantzuna, suteak gertatzean. Irizpideak, eraikinak diseinatzerakoan: sektorizazioa, ebakuazioa, sutea fatxada eta gainerako elementuetara zabaltzea. Seinaleztapena. Exutorioak. Bestelako neurriak.

Eraikinetako suteen prebentzio eta babesa. Neurri aktiboak: Instalazioen ezaugarriak eta kalkulu irizpideak, suteetatik babesteko: hidranteak, sute-aho hornituak, detekzioa, su-itzalgailuak, su-itzaltze automatikoa, alerta eta alarma.

NBE/Suteetatik babesteko eraikinen babes-neurriak/1996. Industri instalazioen suteen kontrako babesa. Arautegia. Su-karga. Kalkulatzeko metodoak. Neurriak.

4.-Jarduera sailkatuen erregelamendua. Agindu osagarriak. Inguru atmosferikoaren babesa. Legearen garapena. Araubide eta agindu hauen gaineko iruzkinak.

Jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueren gaineko ordenari buruzko Erregelamendu orokorra. Suteen kontrako babesa, establezimendu turistikoetan. Suteen kontrako babesa, osasun establezimenduetan. Suteen kontrako babesa, eskoletan. Josteta aretoek bete beharreko baldintzak. Joko aretoek bete beharreko baldintzak. Bingo aretoek bete beharreko baldintzak. Zezen plazek segurtasun kontuetan izan beharreko baldintza arkitektonikoak. Eraikuntzen sarbideen baldintzak. Oztopo fisiko eta zentzumenezkoak.

5.-Istripuen prebentzioa. Nork bere burua babesteko bitartekoak. Laneko segurtasun eta higieneko arauak. Eraikuntza lanetako segurtasuna eta osasuna, 1627/97 Errege Dekretua, urriaren 24koa. Segurtasun eta osasunari buruzko oinarrizko azterketa. Laneko segurtasuna eta osasun plangintza.

6.-Nafarroako etxebizitzetan eskatzen diren bizigarritasun baldintzak. Nafarroako bizigarritasun zedula: izaera, izapidatzea, edukia eta ondorioak.

7.-Urriaren 31ko 31/78 Errege Dekretu Legeak ezarritako etxebizitzen babes ofizialaren araubidea. Babes ofizialeko etxebizitzak: kontzeptua, esparrua, erabileraren araubidea, eskuratzeko bidea, salmenta eta alokatzea, izapide administratiboak.

Iragarkiaren kodea: A9807445