105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Aurrekontuko aldaketak

Azkoiengo Udalak 1998ko abuztuaren 6an egindako osoko bilkuran aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea:

1998ko ekitaldiko aurrekontuan ondoko kontusailetako kredituen gehikuntza, 1997ko diruzaintzako gerakinak baliatuz ordainduko dena:

433 627 kontusaila, "Argiteria publikoa berritzea": 58.000.000 pezeta.

432 60103 kontusaila, "Arau subsidiarioen testu bateratua": 2.000.000 pezeta.

751 487 kontusaila, "Dirulaguntza EDER partzuergoari": 500.000 pezeta.

Hori guztia jendaurrean paratzen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamarrean. Alkatea, Pedro Irigaray Yoldi.

Iragarkiaren kodea: A9807629