105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

DONEZTEBEKO INDUSTRI MANKOMUNITATEA

Kredituen aldaketa 1998ko aurrekontu arruntean

Doneztebeko Industri Mankomunitateak 1998ko uztailaren 16an egindako bilkuran hasiera batez onetsi zuen 1998ko aurrekontu arruntean kredituen aldaketa egiteko 1. espedientea. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunez udal idazkaritzan, aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izan daitezen. Erreklamaziorik jasotzen ez bada, espedientea behin betikoz onetsitzat emanen da, horixe xedatzen baitu hasierako onespen erabakiak.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 284 eta 285. artikuluetan xedatutakoa betez.

Donezteben, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hamaikan. Mankomunitateburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9807628