105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S A

Bake epailea eta ordezkoa hautatzea

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatutakoa betez, 15 egun balioduneko epeari ematen zaio hasiera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, legeak eskatzen dituen baldintzak bete eta herri honetako bake epaile edo ordezko hautatua izateko interesa dutenek hala eska dezaten udal bulegoetan. Hantxe bertan dagokion eskabidea eta argibideak jasoko dituzte.

Esan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamarrean. Alkatea, Jesús Villanueva Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A9807600