105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

301/1998 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ordez Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Tuterako "Benjamín de Tudela" eta "ETI" B.H.I.etako eta Nafarroako D.B.H.I.etako heziketa zikloetarako hainbat ekipamendu adjudikatzeko lehiaketa ebazten duena.

Ikusirik, Inbertsio Zerbitzuaren txostena eta maiatzaren 29ko 178/1998 Foru Aginduaren bidez onetsi zen erosketa espediente hau ebazteko izendatua izan den Kontratazio Mahaiak altxaturiko akta, bertan materialaren adjudikazioa ezarri eta eman gabe utzi baitziren 2. lotea (merkataritzako materiala) eta 11. lotea (aiztoak eramatekoa), proposamen ekonomikorik aurkeztu ez zelako.

Azaroaren 28ko 252/1986 Dekretuak -zeinen bidez Hezkuntza eta Kultura kontseilariari zenbait erosketa-kontratu egiteko eskumena eskuordetzen baitzaio- emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Inbertsio Zerbitzuak tramitatutako kontratazio espedientea onestea. Espedientea honako honi atxikitzen zaio eta gaia du Tuterako "Benjamín de Tudela" eta "ETI" B.H.I.etako eta Nafarroako D.B.H.I.etako heziketa zikloetarako hainbat ekipamenduren erosketa adjudikatzea.

2. Aipatu materiala ondoko enpresei adjudikatzea:

Paternaingo (Nafarroa) Repa, S.L.

I.F.Z. B31/144801.

1. lotea: altzari espezifikoak: 569.560 pezeta.

Eman gabe.

2. lotea: merkataritzako materiala.

Proposamen ekonomikorik aurkeztu ez delako.

Iruñeko M Mañas, S.L. (C aukera).

I.F.Z. B31/257280.

3. lotea: Informatikako materiala: 7.658.320 pezeta.

Bilboko Audiovisuales Extremiana, S.L. (B aukera).

I.F.Z. B48/967921.

4. lotea: Ikusentzunezko materiala: 2.070.998 pezeta.

Mondragoiko (Gipuzkoa) Alecop, S. Koop.

I.F.Z.: F20/028544.

5. lotea: ekipo orekatuak eta lerrokadurak: 1.248.160 pezeta.

7. lotea: elektrizitate/elektronikako entrenagailuak: 2.787.500 pezeta.

Madrilgo Wandel & Goltermann, S.A. (A aukera).

I.F.Z. A78/431483.

6. lotea: protokoloaren oinarrizko analizagailua: 1.819.006 pezeta.

Hospitaleteko (Bartzelona) Promax Electrónica, S.A.

I.F.Z. A08/935801.

8. lotea: elektronikako tresnak: 1.039.152 pezeta.

Madrilgo Distesa.

I.F.Z. A28/131464.

9. lotea: lastertasunaren aldagailua: 928.000 pezeta.

Eguesko (Nafarroa) F. Luzaide, S.L.

I.F.Z. B31/592306.

10. lotea: Informatika gelako altzariak: 636.260 pezeta.

Eman gabe.

11. lotea: aiztoak eramatekoa.

Proposamen ekonomikorik aurkeztu ez delako.

Burlatako (Nafarroa) Electrolumen.

I.F.Z. A31/125057.

12. lotea: automata programakorra: 779.658 pezeta.

Madrilgo Eudctrade.

I.F.Z. A28/435931.

13. lotea: material didaktikoa: 1.898.334 pezeta.

Adjudikatua, guztira: 21.434.948 pezeta.

3. Adjudikazioa "zeinek merkeago" modalitatean egitearen eta 2 eta 11. loteaK eman gabe uztearen ondorioz 3.650.052 pezeta konpromisotik kentzea.

4. Inbertsio Zerbitzuari agindua ematea hornidura burutzeko, dagozkion adjudikazio kontratuak gauzatzeko eta behar diren fidantzak jartzeko behar diren tramiteak egin ditzan.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar den igorpena egin dezan, Inbertsio zerbitzuak behar diren ordainagiri eta albaranen gaineko txostena egin ondoren. Igorpena 21.434.948 pezetakoa izanen da, 1998ko Gastuen Aurrekontuko 41120-6059-4241 kontusailaren 12740-3 lerroaren kargura.

6. Foru Agindu hau eta Adjudikazio Proposamena (II. Eranskina) adjudikazio hartzaile diren enpresei igortzea, eta orobat lizitazioan parte hartu duten gainerako enpresei, ikastetxe interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Inbertsio Zerbitzura, Lanbide Heziketa Antolatzeko Atalera, Erosketa Bulegora, Kontratazio Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamaikan.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9807583