105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasierako onespena Zabalegiko 7. poligonoko 18. lurzatiaren lerrokaduren azterlanari

Noain-Elortzibarko Udalak 1998ko abuztuaren 4an egindako bilkuran, bertaratuek aho batez hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Zabalegiko 7. poligonoko 18. lurzatiaren lerrokaduren azterlanaren aldaketa, Tomás Rebole Redín jaunak sustatua.

Erabakia jendaurrean paratuko da hamabost egunez, erreklamazioak egin ahal izan daitezen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko seigarren xedapen iragankorrean xedatutakoarekin bat etorriz.

Noain-Elortzibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren zazpian. Alkate udalburua, B. Juan Oyarzun Biurrun.

Iragarkiaren kodea: A9807547