105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasierako onespena Noaingo HAPOko 1. poligonoko 40. lurzatiko A-6 unitatearen (Real, 35 izenekoa) xehetasun azterlanari

Noain-Elortzibarko Udalak 1998ko abuztuaren 4an egindako bilkuran, bertaratuek aho batez hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Noaingo HAPOko 1. poligonoko 40. lurzatiko A-6 unitatearen (Real, 35 izenekoa) xehetasun azterlana, G.M.E. Construccionesek sustatua, lurzati hori antolatzearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 116. artiluluan zein hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean paratuko da hamabost egun baliodunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hura aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen.

Noain-Elortzibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren bostean. Alkate udalburua, B. Juan Oyarzun Biurrun.

Iragarkiaren kodea: A9807544