105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Hasierako onespena, ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzari

Lakuntzako Udalak, 1998ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Aditzera ematen da espedientea idazkaritzan egonen dela ikusgai hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatu eskubidedunek hura aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A9807507