105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

300/1998 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ordez Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Altsasu eta Elizondoko B.H.I.etako heziketa zikloetarako hainbat material/ekipo adjudikatzeko lehiaketa ebazten duena.

Ikusirik, Inbertsio Zerbitzuaren txostena eta maiatzaren 20ko 153/1998 Foru Aginduaren bidez onetsi zen erosketa espediente hau ebazteko izendatua izan den Kontratazio Mahaiak altxaturiko akta, bertan eman gabe utzi baitzen 3. lotea (TPV ekipoa), proposamen ekonomikorik aurkeztu ez zelako.

Azaroaren 28ko 252/1986 Dekretuak -zeinen bidez Hezkuntza eta Kultura kontseilariari zenbait erosketa-kontratu egiteko eskumena eskuordetzen baitzaio- emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Inbertsio Zerbitzuak tramitatutako kontratazio espedientea onestea. Espedientea honako honi atxikitzen zaio eta gaia du Altsasu eta Elizondoko B.H.I.etako heziketa zikloetarako hainbat material/ekiporen erosketa adjudikatzea.

2. Aipatu materiala ondoko enpresei adjudikatzea:

Mondragoiko (Gipuzkoa) Alecop, S. Koop.

I.F.Z.: F-20/028544.

1. lotea: CNC gelako ekipo: 10.754.376 pezeta.

4. lotea: laborategiko ekipoak, entseiuetarako.

B aukera: 4.450.311 pezeta.

Mairena de Aljarafeko (Sevilla) Equinse, S.A.

I.F.Z. A41/111220.

2. lotea: oxiebaketako ekipoa CNC: 2.627.468 pezeta.

Eman gabe.

3. lotea: TPV ekipoa.

Proposamen eknomikorik aurkeztu ez delako.

Madrilgo Eductrade, S.A.

I.F.Z. A28/435931.

5. lotea: soldadurako ekipoa: 4.207.918 pezeta.

Iruñeko Camera, S.L.

I.F.Z. B31/090517.

6. lotea: ikusentzunezko materiala: 75.050 pezeta.

Iruñeko Murazpi.

I.F.Z. 15.539.514 R.

7. lotea: bulegoko materiala: 203.849 pezeta.

Iruñeko Aimsa (A aukera).

I.F.Z. A31/185523.

8. lotea: Informatikako materiala: 3.222.030 pezeta.

Adjudikatua, guztira: 25.541.002 pezeta.

3. Adjudikazioa "zeinek merkeago" modalitatean egitearen eta 3. lotea eman gabe uztearen ondorioz 2.713.998 pezeta konpromisotik kentzea.

4. Inbertsio Zerbitzuari agindua ematea hornidura burutzeko, dagozkion adjudikazio kontratuak gauzatzeko eta behar diren fidantzak jartzeko behar diren tramiteak egin ditzan.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar den igorpena egin dezan, Inbertsio zerbitzuak behar diren ordainagiri eta albaranen gaineko txostena egin ondoren. Igorpena 25.541.002 pezetakoa izanen da, 1998ko Gastuen Aurrekontuko 41120-6059-4241 kontusailaren 12740-3 lerroaren kargura.

6. Foru Agindu hau eta Adjudikazio Proposamena (II. Eraskina) adjudikazio hartzaile diren enpresei igortzea, eta orobat lizitazioan parte hartu duten gainerako enpresei, ikastetxe interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Inbertsio Zerbitzura, Lanbide Heziketa Antolatzeko Atalera, Erosketa Bulegora, Kontratazio Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamaikan.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9807582