105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ALLIN IBARRA

1998ko aurrekontuaren behin betiko onespena

Allin Ibarreko Udalak, 1998ko apirilaren 24an egindako bilkuran, 1998ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen. 1998ko apirilaren 3ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren jendaurrean egon eta, erreklamaziorik izan ez zenez gero, behin betikoz onetsi zen.

Hona aurrekontu hori laburturik:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: pezetak 13.552.103.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 8.024.615 pezeta.

3. kapitulua.-Korrituak: 500.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 9.466.320.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 8.545.002 pezeta.

9. kapitulua.-Finantza pasiboen aldaketa: 1.250.000 pezeta.

Gastuak, guztira: 41.308.040 pezeta.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 7.559.338 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 8.021.902 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 584.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 15.428.891.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 238.689.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 2.760.000.

9. kapitulua.-Finantza pasiboen aldaketa: 6.715.220 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 41.308.040 pezeta.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Allin Ibarrean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita bederatzian. Alkatea, Alfredo Chandía Ruiz de Azua.

Iragarkiaren kodea: A9807413