105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udal funtzionarioen 1998ko plantila organikoaren

aldaketa, Mendillorri Iruñari atxikitzearen ondorioz

Iruñeko Udalak, 1998ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

"Ikusirik, Mendillorri Iruñari atxikitzearen ondorioz lanpostuak sortzeari buruzko espedientean dauden txostenak, Iruñeko udal funtzionarioen 1998ko plantila organikoa aldatzea erabaki da, ondoko lanpostuak sortuz:

41. alorra. Gizarte Zerbitzuak:

Erdi mailako tituludunak: 2 lanpostu, osagarriarekin.

Gizarte hezitzaileak: 2 lanpostu.

Famili langileak: 3 lanpostu.

Administrari laguntzaileak: lanpostu 1, osagarriarekin.

Psikopedagogiako lizentziatuak: lanpostu 1, lanaldi erdian.

51. alorra. Hezkuntza eta Kirola:

Udal instalazioetako funtzionamenduko laguntzaileak: 4 lanpostu.

-Udaltzaingoa:

Udaltzainak: 24 lanpostu."

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hiruan. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9807343