105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

299/1998 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ordez Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Batxilergoko Teknologi Gela Balioanitzetarako ekipamendua adjudikatzeko lehiaketa ebazten duena.

Ikusirik Inbertsio Zerbitzuak egin duen txostena eta hornidura espediente hau, maiatzaren 20ko 156/1998 Foru Aginduaren bidez onetsia, ebazteko izendaturiko Kontratazio Mahaiak egin duen akta. Bertan jaso da materialaren adjudikazioa, eta 4. lotea (eskolako altzari arautuak) eman gabe utzi, proposamen ekonomikorik hartu ez delako.

Hornidura kontratu mota batzuk sinatzeko eskumena Hezkuntza eta Kultura kontseilariari eman zion azaroaren 28ko 252/1986 Dekretuak esleitzen dizkidan eskurantzekin bat etorriz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Batxilergoko Teknologi Gela Balioanitzetarako ekipamendua adjudikatzeko kontratazio espedientea, Inbertsio Zerbitzuak izapidatu duena, onestea. Espedientea Foru Agindu honi erantsi zaio.

2. Azaltzen den materiala adjudikatzea, honako hauei:

Hospitaleteko (Bartzelona) Promax Electrónica, S.A.

IFZ: A08/935801.

1. lotea: 150 elikadura iturri: 2.940.000 pezeta.

Tuterako (Nafarroa) Alvarez Beltrán, S.A.

IFZ: A50/048519.

2. lotea: automatismoetarako materiala: 10.199.706 pezeta.

Iruñeko AIMSA (A aukera).

IFZ: A31/185523.

3. lotea: informatikako materiala: 3.440.492 pezeta.

Eman gabe.

4. lotea: eskolako altzari arautuak, eskaintza ekonomikorik aurkeztu ez delako.

Egueseko (Nafarroa) F. Luzaide, S.L.

IFZ: B31/592306.

5. lotea: altzari arautu gabeak: 6.078.864 pezeta.

Adjudikaturikoa, guztira: 22.659.062 pezeta.

3. Ordaintzeko konpromisotik 5.440.938 pezeta kentzea, "beherako prezioan" egin den adjudikazioagatik eta 4. lotea adjudikatu ez delako.

4. Inbertsio Zerbitzuari agintzea behar diren izapideak egin ditzan horniketa burutu dadin eta adjudikazio kontratuak prestatu eta fidantzak ezar daitezen.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar den libramendua luza dezan, ordainagiri eta emate-agiriak aurkeztu ondoren Inbertsio Zerbitzuak egin behar duen txostena jaso eta gero, 22.659.062 pezetakoa, guztira, 1998ko Gastuen Aurrekontuko 41120-6059-4241 kontusaileko 12740-3 lerroaren kargura.

6. Foru Agindu hau eta adjudikazioaren proposamena (II. eranskina) igortzea adjudikazio hartzaile izan diren merkataritzako enpreseetara, gainerako enpresa lizitatzaileetara, Departamentuko biltegira, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Inbertsio Zerbitzura, Erosketa Bulegora, Kontratazio Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamaikan.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9807581