105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Hirigintza antolamendurako udal planaren hasierako onespena

Aurtengo uztailaren 29an Beriaingo Udalbatzak egin bilkuran, hirigintza antolamendurako udal plana hasiera batez onestea erabaki zen, besteak beste. Orobat, erabaki zen jendaurrean paratzea hilabetez, indarrean dagoen legeria betetzeko, eta ondoko unitate hauetan lurzatitu, eraiki eta eraisteko lizentziak emateari uztea:

UR4, UR6, UR9, UR11, UR14, UR15 eta UR19 (etxebizitzetarako unitateak).

UI1, UI15, UI17, UI18, UI19 eta UI10 (industriarako unitateak).

Egoki juzkatzen diren alegazioak udal bulegoetan aurkeztuko dira, jendea hartzeko ohiko orduetan.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Beriainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hamarrean. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A9807267