105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Hasierako eta behin betiko onespena Lizarrako H.A.P.O.ko hirigintzako arautegi orokorreko 37. artikuluari dagokion 2. aldaketa puntualari

Lizarrako Udalak, 1998ko maiatzaren 19an egindako bilkura berezian, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorreko 2 zenbakiko aldaketa puntuala hasiera batez eta behin betikoz onestea erabaki zuen. Aldaketa hori hirigintzako arautegi orokorreko (HAO) 37. artikuluari dagokio, hots, homogeneizatzeko koefizienteen taulei, eta hortaz, honelaxe gelditu da artikulu hori.

"37. artikulua.-Homogeneizatzeko koefizienteak-Taulak.

37.1.-Erabilera homogeneizatzeko koefizienteen taulak, ezaugarri orokorrak:

M² eraikia, etxebizitza kolektibo librea: 1,00.

M² lurzorua, etxebizitza kolektibo librea: 0,10.

M² eraikia, babes ofizialeko etxebizitza kolektiboa: 0,80.

M² lurzorua, babes ofizialeko etxebizitza kolektiboa: 0,07.

M² eraikia, familia bakarreko etxebizitza isolatua: 1,58.

M² lurzorua, familia bakarreko etxebizitza isolatua: 0,17.

M² eraikia, familia bakarreko etxebizitza atxikia: 1,50.

M² lurzorua, familia bakarreko etxebizitza atxikia: 0,17.

M² eraikia, instituzionala: 0,83.

M² lurzorua, instituzionala: 0,07.

M² eraikia, industriala: 0,92.

M² lurzorua, industriala: 0,08.

M² eraikia, tailerrak: 0,95.

M² lurzorua, tailerrak: 0,10.

M² eraikia, dotazioetarako, pribatua: 0,80.

M² lurzorua, dotazioetarako, pribatua: 0,07.

M² eraikia, nekazaritza eta abeltzaintzakoa: 0,72.

M² lurzorua, nekazaritza eta abeltzaintzakoa: 0,07.

M² eraikia, biltegiak: 0,60.

M² lurzorua, biltegiak: 0,06.

M² banku bulegoa: 1,84.

M² lurzorua, banku bulegoetakoa: 0,20.

M² ostatuak: 1,62.

M² lurzorua, ostatuetakoa: 0,17.

M² saltokiak, administratiboa, bulegoak (bankuetakoak eta antzekoak izan ezik), jatetxeak, hotelak (ostalaritza oro har, ostatuak, tabernak, pubak, e.a izan ezik): 1,41

M² lurzorua, saltokiak, administraziokoa, bulegoak (bankuetakoak eta antzekoak izan ezik), jatetxeak, hotelak (ostalaritza oro har, ostatuak, tabernak, pubak, e.a izan ezik): 0,14.

M², etxabetan dauden erabilerak, H.A.P.O.ak indarra hartzerakoan altan egon ez baina lehenago halaxe egon direnak: dagokien erabilera-koefizientea finkatuko zaie, eta gehienez ere 1,15.

M² lurzorua, etxabetan dauden erabilerak, H.A.P.O.ak indarra hartzerakoan jarduerarako alta zutenak: 0,10.

M², etxabeak, H.A.P.O.ak indarra hartzerakoan jarduerarako alta ez zutenak eta lehenago ere izan altarik izan ez dutenak: 0,90.

M² lurzorua, etxabeak, H.A.P.O.ak indarra hartzerakoan jarduerarako alta ez zutenak: 0,10.

37.2.-Hiri lurzoru finkatuen erabileren aldaketetan onetsi daitekeen hirigintzako probetxamendua egun dagoenaren gaineko gehikuntzaren % 85 izanen da, egungo H.A.P.O.ak eman baitzion bidea eta erregulatu baitzuen gaur egun dagoena; eta hori guztia, 10/1994 Foru Legearen 13. artikuluan araututakoari jarraikiz."

Argitara emeten da orok jakin dezan.

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hiruan. Alkatea, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A9807265