105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Igoa-Basaburua aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko Erabakiaren onespena jendaurrean paratzen duena.

Igoa-Basaburua aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesatuak direnei, horren onura publikoa uztailaren 24ko 256/1996 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, adierazten zaie.

Lehenbizi.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 1998ko abuztuaren 10ean eman Ebazpenaren bidez, Igoa-Basaburua aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko Erabakia onetsi zen, proiektuan bidezko ziren aldaketak sartu ondoren. Aldaketa horiek 1994ko abenduaren 18ko Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko Foru Legeak bere 43. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz eginiko Behin-behineko Erabakiaren inkestaren ondorioz sartu ziren. Halaber, Erabakia argitara ematea erabaki zen, aipatu Legearen 47. artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

Bigarren.-Lurzati Berrantolamendua egiteko behin betiko Erabakia jendaurrean paratuko da Igoa-Basaburuko Konntzejuetxean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarren.-Hilabeteko epe horretan errekurtso arrunta paratzen ahal da Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean Nafarroako Gobernuari zuzendua, nork bere izenean edo beste batek ordezkatuta. Izkribuan helbide bat adieraziko da bidezko jakinarazpenak egiteko. Ohartarazten da lurzati berrantolamenduari buruzko erabakiaren aurka bakarrik dela bidezko errekurtsoa aurkeztea oinarriekin bat ez badator edo egiteko aginduriko formalitateak hautsi badira, aipatu Legearen 109. eta hurrengo artikuluen arabera.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamahiruan.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, José Oroz Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9807651