105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Nafarroako Foru Komunitateko Industri, Merkataritza eta Lan Departamentuak iragarki hau plazaratu du:

Potasas de Subiza, S.A. sozietateak eskaturik, "Nuestra Señora del Perdón" izeneko 3117 ustiategiaren kontzesioko mearen ondoriozko potasio gatza ekoizteko prozesuan sorturiko bi gatz biltegietako B) Atala baliabide gisa kalifikatzeko espedienteari ekin zaio.

Lehenengo biltegiari "Vaso de Salinas" deritzo, Galar Zendeako eta Beriaingo udalerrietan dago eta meatzegietako lau lauki, ondoren aipatzen diren erpinek zehazten dituztenak, hartzen ditu:

ERPINA LONGITUDEA LATITUDEA

Pp 1° 38' 40''W 42° 45' 20''N

1 1° 37' 40''W 42° 45' 20''N

2 1° 37' 40''W 42° 44' 20''N

3 1° 38' 40''W 42° 44' 20''N

Bigaren biltegiari "Arrubias" deritzo, Galar Zendeako udalerrian dago eta eta meatzegietako lau lauki, ondoren aipatzen diren erpinek zehazten dituztenak, hartzen ditu:

ERPINA LONGITUDEA LATITUDEA

Pp 1° 40' 40''W 42° 45' 40''N

1 1° 39' 40''W 42° 45' 40''N

2 1° 39' 40''W 42° 44' 40''N

3 1° 40' 40''W 42° 44' 40''N

Longitudeak Greenwich-eko meridianoari dagozkio eta erreferentzia elipsoidea Hayford nazioartekoa da.

Aditzera ematen da, 1978ko abuztuaren 25eko Meagintzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorreko 46.2 artikuluarekin bat, interesaturik dauden pertsona guztiek, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar eguneko epearen barrenean, egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren bostean.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A9807585