105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

786/1998 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Lehen Mailako Lanbide Heziketako Ezagupen Tekniko eta Praktikoen arloa irakasten duten ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzak, 1997/98 ikasturteko seigarren bihilekoari dagozkionak, ordaintzeko baimena ematen duena.

Departamentu honetako Inbertsio Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu Lehen Mailako Lanbide Heziketako ileapaintze edo estetika adarretan ezagutza tekniko eta praktikoen arloko irakaskuntza homologatuak ematen dituzten ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzak, 1997/98 ikasturteko seigarren bihilekoari dagozkionak, onestea eta haiek ordaintzeko baimena ematea. Dirulaguntza horiek maiatzaren 2ko 149/1997 Foru Aginduak arautzen ditu.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 398/1996 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lehen Mailako Lanbide Heziketako Ezagupen Tekniko eta Praktikoen arloa irakasten duten ikastetxeentzako dirulaguntzak, 1997/98 ikasturteko seigarren bihilekoari dagozkionak, ordaintzeko baimena ematea. Guztira 2.047.600 pezeta dira:

-Iruñeko "Elizabeth": 511.900 pezeta, bigarren mailako 20 ikasle, praktikak egiteko taldeka banatzen ez diren unitateetakoak.

-Iruñeko "Elizabeth Lady-Man": 486.305 pezeta, bigarren mailako 19 ikasle, praktikak egiteko taldeka banatzen ez diren unitateetakoak.

-Iruñeko "Francisco Mata": 409.520 pezeta, bigarren mailako 16 ikasle, praktikak egiteko taldeka banatzen ez diren unitateetakoak.

-Tuterako "Elizabeth-Astiz-Mata": 639.875 pezeta, bigarren mailako 25 ikasle, praktikak egiteko taldeka banatzen ez diren unitateetakoak.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea, Inbertsio Zerbitzuak txostena egin ostean, ikastetxe interesatuen alde behar diren igorpenak luza ditzan, indarra duen gastuen aurrekontuko "L.H.1., erdi mailako prestakuntza ziklo eta berme sozialeko programak ematen dituen irakaskuntza pribatuarendako dirulaguntzak" izeneko 41110-4811-4227 kontusailaren 12920-1 lerroaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontuhartzaile delegatuari, Inbertsio Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, eta Itun eta Dirulaguntza Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamazazpian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9807725