105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

806/98 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Berriozarreko Arau Subsidiarioetako etxegintzaren gaineko ordenantzen 71.3 artikulua aldatzeko espedientea, Berriozarreko Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Berriozarreko Udalak idazpuruan aipatu espedientea aurkeztu du, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena aztertuta, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Berriozarreko Arau Subsidiarioetako etxegintzaren gaineko ordenantzen 71.3 artikulua aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Berriozarreko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren zazpian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9807578