105. ALDIZKARIA - 1998ko irailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

241/1998 FORU DEKRETUA, abuztuaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lehen osasun laguntzako medikuek mediku espezialista aukeratzeko ahalmenari eta osasun laguntza espezializatuaren mailako atentzio eta segimendu pertsonalizatuari buruzkoa.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legean hiritarrek osasun etxea edo ospitale-zerbitzuak aukeratzeko duten eskubidea aitortzen da, sendagileen aholkuen arabera (8.4. eta 18.1 artikuluak), eta eriaren laguntza prozesuaren segimendu pertsonalizatua bermatzen da (5.7 artikulua). Horretarako, beharrezkoa da pazienteen kontsulta anbulatorioak hartu behar dituzten ospitaleetako zerbitzuetako espezialisten izenak aukeratzeko bidea ematea eta, halaber, lehen osasun laguntzako medikuei eriaren prozesurako egokienak diren zentro eta espezialistak aukeratzeko bidea ematea, pazientearekin batera.

Foru Dekretu honen bitartez, bada, osasun laguntza espezializatuaren mailan atentzio eta segimendu pertsonalizatua bermatzeko zenbait neurri eman nahi dira, bai kontsulta anbulatorioetarako, bai ospitalizazioetarako. Horien helburua, osasun laguntzaren kalitatea hobetzea da, orain arte esandako guztiari lotutako osasun helburua baita.

Aurrekoaren ildotik, Foru Dekretu honek lehen osasun laguntzako medikuei laguntza espezialitatuan parte hartzeko behar dituzten baliabideak eskainiko dizkie, mediku espezialista aukeratzeko bidea ematen baitzaie. Horri esker, bi osasun mailen arteko koordinazioa hobea izanen da, itxaroteko aldiak erregulatuko dira eta, behar denean, beste baten iritzia entzuteko eskubidea bermatuko da.

Azkenik, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 17 eta 59.3 artikuluak garatzen dira. Izan ere, bertan aurreikusten da ospitaleetatik kanpoko baliabide publiko espezializatu guztiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleei atxikirik geldituko direla eta kasuan kasuko ospitaleko zerbitzuekin koordinaturik arituko direla, haien zuzendaritza teknikoaren menpe. Horrenbestez, hierarkizaturik ez dauden espezialistek jarduera kliniko oso eta gogobetegarria izateko prozedura ezartzen da, ospitaleetako espezialisten jarduerarekin homologatua, baina deusetan galarazi gabe profesional batzuek dituzten araubideetatik datozen egoera juridikoak errespetatu beharra.

Horrenbestez, Osasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Osasun laguntza espezializatuaren pertsonalizazioa

1. artikulua. Definizioa.

Osasun laguntza publikoaren sistemaren barruko hiritarrek laguntza eta segimendu pertsonalizatua izanen dute, pazienteen kontsulta anbulatorioetan, mediku espezialistarena, eta, ospitaleratzeetan, esleitzen zaion mediku espezialistarena, Foru Dekretu honetan ezartzen denari jarraikiz.

2. artikulua. Esparrua.

Pertsonalizazio hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku espezialista guztiek ematen duten osasun laguntzan begiratuko da.

3. artikulua. Laguntza anbulatorio espezializatuaren pertsonalizazioa.

1. Kontsulta anbulatorioetan mediku espezialista batek ematen duen laguntza gertaera kliniko osoan mantendu beharko da espezialista aldatu gabe.

2. Mediku espezialista eri dagoenean edo legez falta denean, kontsulta anbulatorioak haren ordez aritzeko izendatzen den zentro edo zerbitzuko medikuak egin ahalko ditu. Horrelako kasuetan, mediku honek ere osasun laguntza pertsonalizatu berbera emanen dio eriari.

4. artikulua. Ospitaleraturik dauden laguntza espezializatuko pazienteen pertsonalizazioa.

1. Nafarroako Osasun Laguntza Publikoaren Sareko zentroetan ospitaleraturik dauden paziente guztiei mediku espezialista bana jarriko die kasuan kasuko zerbitzuko buruak, modu pertsonalizatuan, ospitaleko prozesuaren atentzioa eta segimendua egiteko. Mediku hori izanen da pazientearen eta, kasua bada, horren senitarteko eta hurbilekoen, eta ospitaleko laguntza taldearen arteko harremanen bitarteko nagusia.

2. Ospitalizazioaldian, pazientearen bitarteko izateko aukeraturiko mediku espezialista izanen da osasun laguntza aldian gertatzen diren aldaketa esanguratsuenei buruzko informazio klinikoa pazienteari berari eta, kasua bada, senitarteko eta ingurukoei emateko arduraduna eta, orobat, alta hartzeko txostena sinatzeko ardura izanen du, kanpoan dagoen legezko kasuetan izan ezik, horrelakoetan lan hori ordezkoak eginen baitu, nahiz eta solairuko bisita izendatutakoak ez beste espezialista batek egin dezakeen, antolamenduko arrazoiengatik.

II. KAPITULUA

Lehen osasun laguntzako medikuek mediku espezialista aukeratzea

5. artikulua. Esparrua.

1. Kontsulta edo laguntza espezializatua behar den gertaera kliniko bakoitzean, lehen osasun laguntzako medikuak kontsulta emanen duen mediku espezialista aukeratu ahalko du, jarduera horretarako izendatzen direnen artean, Foru Dekretu honetan ezarritakoari jarraikiz.

2. Espezialista aukeratzean, lehen osasun laguntzako medikuak pazientearen iritzia hartuko du aintzat, hala nola pazientearen prozesu klinikoaren ezaugarriak eta eskatu den espezialistak dituen itxaron zerrendak.

3. Gertaera kliniko berean, lehen osasun laguntzako medikuak, pazienteak eskatuta edo berak erabakita, beste kontsulta bat eskatu ahalko du zentroan atxikita dagoen beste mediku espezialista batekin, arrazoizko justifikaziorik badago. Bigarren aditu baten iritzia entzutea egokia denean, lehen osasun laguntzako medikuak erabaki ahalko du zeini eskatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko espezialisten artetik.

4. Laguntza jarduera egiten den osasun etxeko zuzendaritzak, pazienteari jakinarazi ondotik, erabaki ahalko du hatatua ez, beste espezialista bat esleitzea, honako kasuotan:

a) Espezialistak arrazoibidez eskatzen duenean, pazientearekin elkarren arteko konfiantzarik ez dagoelako.

b) Zerbitzua berrantolatu behar denean.

c) Hautaturiko espezialistak pazientea hartzeko dagoen atzerapenagatik, interesatuaren adostasuna izanik.

6. artikulua. Espezialitate medikoak.

1. Lehen osasun laguntzako medikuek honako espezialista hauek aukera ditzakete:

2. Digestio aparatua, kardiologia, zirujia orokorra eta digestio aparatukoa, dermatologia, endokrinologia, barne medikuntza, neumologia, neurologia, oftalmologia, otorrinolaringologia, traumatologia eta zirujia ortopedikoa eta urologia.

2. Lehen osasun laguntzako zentro guztietan bertan atxikita dauden espezialista hautagarri guztiei buruzko informazio eguneratua izanen da, ororen eskura noiznahi.

3. Osasun eskualde oinarrizko bateko lehen osasun laguntzako mediku guztiek espezialista berberak izanen dituzte hautagai.

7. artikulua. Lehen osasun laguntzako medikuari informazioa ematea.

Mediku espezialistak bere jardueraren eta jarraibide terapeutikoaren emaitzen berri emanen dio lehen osasun laguntzako medikuari, gero pazienteari egin beharreko segimendu lana eta azterketa bisitak, ahal delarik, lehen osasun laguntzaren esparruan egin ahal izateko.

8. artikulua. Laguntza espezializatuko zentro eta zerbitzuen antolaketa.

1. Ospitaleetako zuzendariek, zerbitzuburuek proposaturik, lehen osasun laguntzatik etortzen diren kontsultak hartuko dituzten mediku espezialistak izendatuko dituzte.

2. Laguntza espezializatuko zentro eta zerbitzuetako zuzendariek honako eginkizun hauek izanen dituzte, Foru Dekretu honetan araututakoaren inguruan:

a) Espezialisten kontsulten agendetan norbanakoen izenak agertzen direla bermatzea, hala medikuen zerrendan nola pazienteen zerrendan.

b) Espezialisten kontsulten egutegiak behar bezalako aurrerapenarekin eta aldizkotasunarekin egiten direla bermatzea.

c) Oinarrizko osasun laguntzako medikuek espezialista aukeratu gabe igortzen dituzten eriei kontsulta esleitzea, ahal bada pazientearen iritzia entzunda, Foru Dekretu honen 3.2. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

d) Lehen osasun laguntzako zentroei espezialisten zerrendak igortzea eta hautagai diren espezialista bakoitzaren itxaron zerrenden berri ematea, aldian-aldian.

3. Foru Dekretu honetan finkatu espezialitate mediko bakoitzean koordinatzaile bat izanen da, koordinatu beharreko espezialisten proposamenari jarraikiz, gehienez bi urterako izendatuko dena, Foru Dekretu hau garatzeko xedapenetan adieraziko den moduan.

9. artikulua. Erreferentziako ospitaleak.

Nafarroako Foru Komunitatea zatitzen duten osasun eskualde oinarrizkoetan sarturiko osasun etxe bakoitzak bere erreferentziako ospitalea izanen du, bai larrialdietako laguntzarako, bai laguntza programatu espezializaturako, Foru Dekretu honen I. eranskinean ezartzen den banaketaren arabera.

10. artikulua. Iruñeko Osasun Barrutia.

1. Iruñeko Osasun Barrutian, lehen osasun laguntzako medikuek beren erreferentziako ospitaleetan horretarako izendaturiko espezialistak aukeratu ahalko dituzte, honako espezialitate hauetarako:

Digestio aparatua, zirujia orokorra eta digestio aparatukoa, barne medikuntza, neumologia, neurologia eta urologia.

2. Kardiologia, dermatologia, endokrinologia, oftalmologia, otorrinolaringologia, traumatologia eta zirujia ortopedikoa espezialitateetarako, oinarrizko osasun laguntzako medikuek Iruñeko Eskualdeko ospitale guztietako espezialisten artetik aukeratu ahalko dute, ospitaleetako zuzendariek horretarako izendaturikoen artean hain zuzen.

11. artikulua. Tutera eta Lizarrako Osasun Barrutiak.

Tutera eta Lizarrako barrutietan, lehen osasun laguntzako medikuek bakoitzari dagokion erreferentziako ospitaleko espezialistak aukeratu ahalko dituzte, Foru Dekretu honen 6. artikuluan adierazten diren espezialitateetarako.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.-Osasunari buruzko 10/1990 Foru Legearen 59.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kupoko mediku espezialistak, hala buruak nola laguntzaileak, Foru Dekretu honen II. eranskinean agertzen diren ospitaleei atxikiko zaizkie eta mediku espezialista gisa arituko dira, lehen osasun laguntzan sortzen diren kontsultak atenditzeko.

Mediku espezialista horiek kasuan kasuko espezialitateko zerbitzu edo ataleko buruaren zuzendaritza teknikoaren menpe egonen dira eta Ginekologia eta Tokologia espezialitateetako kupoko medikuak, berriz, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Emakumearen Laguntzarako Atalburuaren zuzendaritza teknikoaren menpe.

Bigarrena.-1. Foru Dekretu honetako II. eranskinean azaltzen diren kupoko mediku espezialistek, hala buruek nola laguntzaileek, jabetzako lanpostua badute, erabaki ahalko dute Foru Dekretu honek lehen osasun laguntzako medikuek espezialista aukeratzeko ezartzen duen sistemari borondatez atxikitzea. Aukerabide horretaz baliatzea atxikita dauden zentroko zuzendariari eskatu beharko diote, prozesua zehazteko emanen den Foru Aginduan ezartzen denari jarraikiz.

2. Aurreko idazatian azaldutako aukeraz baliatuz gero, kupoko espezialistek orain duten araubide juridikoa mantenduko dute eta Ordainsariak Zehazteko Sistemaren (OZS) arabera dagozkien lansariak jasoko dituzte, hain zuzen kasuan kasuko espezialitateari dagokion gehienezko kartila kopuruari dagokiona gehi % 20, beti ere kupoko langileentzako arautegi berariazkoan ezarrita dagoen ordutegia egiten badute.

Foru Dekretu honek indarra hartzen duen egunean, aurreko idazatian ezarritako kopurutik gorako lansariak jasotzen dituzten kupoko espezialistek, lehen osasun laguntzako medikuek espezialista aukeratzeko sisteman sartzea erabakitzen badute, lansari horiek mantenduko dituzte, beti ere ordu-dedikazioa horien araberakoa baldin bada.

3. Jabetzako lanpostua izanik, lehen osasun laguntzako medikuek espezialista aukeratzeko sisteman ez sartzea erabakitzen duten kupoko espezialistek, bai buruek, bai laguntzaileek, orain arteko araubide juridikoa mantenduko dute eta Ordainsariak Zehazteko Sistemaren (OZS) arabera dagozkien lansariak jasoko dituzte, kasuan kasuko espezialitatean onartzen den gehieneko kartila kopuruari dagokion diru-zenbatekoa gainditu gabe, eta beren espezialitateari dagozkion jarduerak garatuko dituzte, batez ere, esleituko zaien Osasun Eskualde Oinarrizkoaren barruko herritarrentzat.

Hirugarrena.-Lehen osasun laguntzako medikuek espezialista aukeratzeko sisteman sartzea erabakitzen duten dermatologiako kupoko mediku espezialistek oftalmologia espezialitateari dagokion koefiziente kirurgikoaren adinako lansariak jasoko dituzte.

Laugarrena.-Kupoko mediku espezialistek espezialitate bakoitzerako esleiturik dagoen koefiziente kirurgikoari dagozkion lansariak jasotzen segituko dute, benetan kirurgi lanetan aritzen badira.

Bosgarrena.-Ginekologia eta Tokologia arloetako kupoko espezialistek, hemendik aurrera Bideko Ama Birjina Ospitaleko Emakumearen Laguntzarako atalburuaren zuzendaritza teknikoaren menpe arituko baitira, lehen osasun laguntzako medikuek espezialista aukeratzeko sisteman sartu ahalko dira, Foru Dekretu honetan zehazturiko baldintzetan, baina berezitasun bat izanen dute, izan ere, horiek aukeratzeko bidea izanen dute bai lehen osasun laguntzako medikuek, bai Nafarroako osasun sistemaren laguntza zerbitzuaren barruan dauden emakumeek.

Seigarrena.-Osasun kontseilariaren Foru Agindu baten bidez zehaztuko dira laguntza espezializatuko zentroetan arituko diren espezialitate bakoitzeko koordinatzaileak aukeratzeko modua eta haiei dagozkien lansariak.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Foru Dekretu honen ondorioetarako, Foru Dekretu honek indarra hartzen duenean atenditzen ari diren gertaera klinikoetan, eriari dagokion espezialista orain artean atenditzen ari zaiona izanen da, horrek hartuko baitu eriari laguntza eta segimendu jarraitua eta pertsonalizatua emateko ardura, gertaera kliniko horrek iraun bitartean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Indarrik gabe utzi dira Foru Dekretu honetan ezarritakoaren aurka egiten duten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak.

Bigarrena.-Osasun kontseilariari ahalmena ematen zaio mediku espezialista aukeratzeko eskubideari buruzko Foru Dekretu honen ondorietarako ezarri diren espezialitate medikoak eta lurralde eremua aldatzeko.

Hirugarrena.-Osasun kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Laugarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Rafael Gurrea Induráin.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

I. ERANSKINA

Osasun eskualde oinarrizko bakoitzaren erreferentziako ospitales

A) Bideko Ama Birjina Ospitalea honako oinarrizko eskualde hauen erreferentziako ospitalea izanen da:

Altsasu Atarrabia

Etxarri-Aranatz Burlata

Irurtzun Berriozar

Leitza Orkoien

Lesaka Sanduzelai

Elizondo Rotxapea-Antsoain

Doneztebe Txantrea

Ultzama Alde Zaharra

Auritz Mendillorri

Agoitz II. zabalgunea

Uharte

B) Nafarroako Ospitalea honako oinarrizko eskualde hauen erreferentziako ospitalea izanen da:

Arrosadia Zaraitzu

Iturrama Izaba

Donibane Tafalla

Ermitagaña Artaxona

Zizur-Etxabakoitz Zarrakaztelu

Barañain Erriberri

Gares Azkoien

Noain Azpilagaña

Zangoza

C) Tuterako Ospitalea honako oinarrizko eskualde hauen erreferentziako ospitalea izanen da:

Tutera mendebaldea Cintruenigo

Tutera ekialdea Cascante

Valtierra-Cadreita Buñuel

Corella

D) Lizarrako García Orcoyen Ospitalea honako oinarrizko eskualde hauen erreferentziako ospitalea izanen da:

Lizarra Urantzia

Villatuerta Viana

Allo Lodosa

Antzin-Ameskoa San Adrian

II. ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleei kupoko espezialistak atxikitzea

-Nafarroako Ospitaleari atxikitako kupoko espezialistak

LANPOSTU ZK. (1) 1. DEITURA 2. DEITURA IZENA LANPOSTUA ESPEZIALITATEA

060939 F SORIA GOÑI JAVIER Kupoko espezialis Digestio aparatua

060762 F MORENO ORDOÑEZ JOSE M.ª Kupoko espezialis Zirujia orok. eta digestio aparatukoa

060191 AB SEBASTIAN LABAYEN JOSE Taldeko laguntzail Zirujia orok. eta digestio aparatukoa

066120 F AYESA DIANDA CALIXTO Kupoko espezialis Dermatolog

060604 F IRACHE ORCASTEGUI LUIS Kupoko espezialista Dermatologia

060898 F SALAS DURANTEZ LUIS ANTONIO Kupoko espezialista Dermatologia

060950 F TEMIÑO SOLANA M.ª ANGELES Kupoko espezialista Dermatologia

060591 F HUGUET FA RAMON Kupoko espezialista Birikak eta bihotza

060781 F NAVARRO MORENO RAMON Kupoko espezialista Birikak eta bihotza

060861 F REDIN BARANDIARAN FERNANDO Kupoko espezialista Urología

060154 AB MOSQUERA PEREZ MANUEL Taldeko laguntzailea Urología

-Bideko Ama Birjina Ospitaleari atxikitako kupoko espezialistak

LANPOSTU ZK. (1) 1. DEITURA 2. DEITURA IZENA LANPOSTUA ESPEZIALITATEA

061076 F ZAPATA SALAZAR JORGE AUGUSTO Kupoko espezialis Zirujia orok. eta digestio aparatukoa

060068 AB AYESTARAN AYESTARAN ANA ISABEL Taldeko laguntzail Zirujia orok. eta digestio aparatukoa

060270 F ARAMBURU NAVASA LUIS RAMIRO Kupoko espezialis Obstetrizi eta Ginekologi

060349 F BASTERRECHEA VARELA IGNACIO Kupoko espezialista Obstetrizia eta Ginekologia

060370 F BLAZQUEZ MARZOL MANUEL Kupoko espezialista Obstetrizia eta Ginekologia

060549 F GIRON BLANC JOSE JOAQUIN Kupoko espezialista Obstetrizia eta Ginekologia

060096 AB ESQUIROZ LAUROBA AMPARO Taldeko laguntzailea Obstetrizia eta Ginekologia

060131 AB LAIZ MARRO ANTONIO Taldeko laguntzailea Obstetrizia eta Ginekologia

060660 F LECUMBERRI URIZ IMELDA Taldeko laguntzailea Obstetrizia eta Ginekologia

060200 AB MARTINEZ RUBIO PILAR Taldeko laguntzailea Obstetrizia eta Ginekologia

060463 F ERREA AMOSTEGUI M.ª ISABEL Kupoko espezialista Oftalmologia

060632 F JIMENEZ MORENO M.ª FAUSTINA Kupoko espezialista Oftalmologia

060782 F NOGUERA PALAU JUAN JOSE Kupoko espezialista Oftalmologia

060853 F PURON AGOST GERARDO Kupoko espezialista Oftalmologia

061063 F VILLARREAL ALDASORO M.ª CONCEPCION Kupoko espezialista Oftalmologia

060056 AB ALTARRIBA FREIRE M.ª PILAR Taldeko laguntzailea Oftalmologia

060062 AB ARANGUREN ALVAREZ JUAN LUIS Taldeko laguntzailea Oftalmologia

060182 AB SAINZ DE VICUÑA GIL JOSE ANGEL Taldeko laguntzailea Oftalmologia

060922 F SANTOS GIL M.ª PILAR Taldeko laguntzailea Oftalmologia

060197 AB TEJADA CARRETERO PIO Taldeko laguntzailea Oftalmologia

060356 F BELTRAN LLERA FRANCISCO J. Kupoko espezialista Otorrinolaringologia

060444 F EGUARAS ECHAVARRI CARLOS Kupoko espezialista Otorrinolaringologia

060073 AB BARRICARTE SARABIA CARMEN Taldeko laguntzailea Otorrinolaringologia

060188 AB SANTANA MARTINEZ NARCISO Taldeko laguntzailea Otorrinolaringologia

060916 F SANCIÑENA AYESTARAN LUIS Kupoko espezialista Urologia

-Ubarmin Klinikari atxikitako kupoko espezialistak

LANPOSTU ZK. (1) 1. DEITURA 2. DEITURA IZENA LANPOSTUA ESPEZIALITATEA

060737 F MENDILUCE LAQUENTE JOAQUIN Kupoko espezialista Traumatologia eta zirujia ortop.

060935 F SINUES MARTI JOSE LUIS Kupoko espezialista Traumatologia eta zirujia ortop.

060303 F ARRONDO AYESTARAN MANUEL Taldeko laguntzailea Traumatologia eta zirujia ortop.

060394 F DEL CASTILLO ARBELOA MAXIMO Taldeko laguntzailea Traumatologia eta zirujia ortop.

060092 AB ELSO IRIBARREN ANTONIO Taldeko laguntzailea Traumatologia eta zirujia ortop.

060465 F ESCUBI LARRAZ JAVIER Taldeko laguntzailea Traumatologia eta zirujia ortop.

060099 AB GARAYOA AIZCORBE JAVIER Taldeko laguntzailea Traumatologia eta zirujia ortop.

060579 F GURPIDE AYARRA CARLOS Taldeko laguntzailea Traumatologia eta zirujia ortop.

060595 F IBARRA OROZ JOSE M.ª Taldeko laguntzailea Traumatologia eta zirujia ortop.

060146 AB MARTINEZ-DENEGRI MAYO JORGE Taldeko laguntzailea Traumatologia eta zirujia ortop.

061072 F ZABALEGUI RECLUSA JOSE LUIS Taldeko laguntzailea Traumatologia eta zirujia ortop.

-Tuterako Ospitaleari atxikitako kupoko espezialistak

LANPOSTU ZK. (1) 1. DEITURA 2. DEITURA IZENA LANPOSTUA ESPEZIALITATEA

061557 F ECHAVE PEREZ FRANCISCO Kupoko espezialis Digestio aparatua

062090 F MARTINEZ MONCHE JORGE Kupoko espezialis Zirujia orok. eta digestio aparatukoa

(1) Langile mota:

F = Langile finkoa

AB = Aldi baterako langilea

Iragarkiaren kodea: A9807475