100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

378/1998 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Ekonomi zuzendari nagusiak emana, kreditu kalifikazioa (rating) esleitu, mantendu eta gainbegiratzeko lanen kontrataziorako proposamenak aurkezteko epe berria ematen duena.

Goiburuan aipatutako ebazpena aplikatuz, kreditu kalifikazioa (rating) esleitu, mantendu eta gainbegiratzeko lanen kontrataziorako proposamenak aurkezteko epe berria ematen da, 1998ko uztailaren 15eko 84. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko iragarkiaren edukia berriz emanez, 8.a) idazatia kenduta, aldatu eta honela gelditu baita: "a) Aurkezteko azkeneko eguna: irailaren 15era arte, hau barne".

378/1998 Ebazpenak ezartzen du, halaber, lehenbiziko epean aurkeztu diren eskaintzak onartuta daudela, eta ez direla berriz aurkeztu beharko, interesatuek lehengoaren ordez epe berrian beste eskaintza bat aurkezteko duten eskubidea ezertan ukatu gabe.

Iragarkiaren kodea: A9807281