100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 1998ko uztailaren 31koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hainbat bulegotarako mikroinformatikako ekipamenduaren 10. lotearen hornidura prozedura irekiaren bidez kontratatu eta lehiaketa bidez adjudikatzeko espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hainbat bulegotarako mikroinformatikako ekipamenduaren 10. lotearen hornidura kontratatzeko, honako oinarri orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hainbat bulegotarako mikroinformatikako ekipamenduaren 10. lotearen hornidura eginen duen enpresa hautatzea.

-Tramitazioa: arrunta.

-Adjudikazioaren prozedura: irekia.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 14.559.000 pezeta.

-Emateko epea: 20 egun edo eskaintzan adierazten dena, laburragoa bada.

-Proposamenak aurkeztea: 1998ko irailaren 22ko 14:00ak arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1998ko irailaren 30eko 10:00etan, Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuaren bulegoetan.

Administrazio klausula partikularren plegua, agindu teknikoena eta proposamen ekonomikoaren eredua lizitatzaileen eskura egonen dira, azter ditzaten, Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2, behea, Iruña), bulegoko lanegun eta lanorduetan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hamaikan.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A9807289