100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L O

Ordenantza fiskalen behin betiko onespena

Alloko Udalak 1998ko martxoaren 16an egindako osoko bilkuran aho batez, legeak eskatutako gehiengoz alegia, erabaki zuen ondoren ematen diren ordenantza fiskalak hasiera batez onestea.

1998ko maiatzaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik ez da alegaziorik jaso, eta horrenbestez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluarekin bat etorriz, behin betikoz onetsitzat eman dira iragarki honen eranskin gisa azaltzen diren ordenantza fiskalak.

Allon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hamairuan. Alkatea, Victoriano Luquin Arrastia.

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

(7. ordenantza)

1. artikulua. Ordenantza honen prezio publikoa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

2. art. Igerilekuaren eta gainerako kirol instalazioen erabiltzaileak daude behartuak ordainarazpen hauek ordaintzera.

3. art. Kirol instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra.

4. art. Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko dira pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako plazak.

5. art. Eskubideak eskuratzeko tasak ondoko tarifei lotuko zaizkie:

Tarifa:

-Udal igerilekuak:

a) Denboraldiko abonuak.

-14tik 65 urte bitarte: 3.500 pezeta.

-6tik 14 urte bitarte: 1.500 pezeta.

b) 15 egunetarako abonuak.

-14tik 65 urte bitarte: 1.650 pezeta.

-6tik 14 urte bitarte: 550 pezeta.

c) Egun baterako sarrerak.

-14tik 65 urte bitarte: 400 pezeta.

-6tik 14 urte bitarte: 175 pezeta.

6 urtetik behitikoek eta 65tik goitikoek dohainik erabiltzen ahal dituzte igerilekuetako instalazioak.

-Udal pilotalekua:

a) Udalerrian bizi direnak.

-Gehienez ere lau lagunek pista erabiltzea. Ordu bakoitzeko, 200 pezeta.

-Taldeek erabiltzea (lau lagun baino gehiago). Ordu bakoitzeko, 400 pezeta.

Tarifa horiek pista argi naturalez erabiltzeagatik dira. Argi artifiziala erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko 400 pezeta kobratuko dira.

b) Udalerrian bizi ez direnak.

-Gehienez ere lau lagunek pista erabiltzea. Ordu bakoitzeko, 500 pezeta.

-Taldeek erabiltzea (lau lagun baino gehiago). Ordu bakoitzeko, 1.000 pezeta.

Tarifa horiek pista argi naturalez erabiltzeagatik dira. Argi artifiziala erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko 500 pezeta kobratuko dira.

6. art. Udalaren kirol instalazioetan sartzeko Udalaren baimena edo sarrera eskuratzen denean sortzen da ordenantza honetan arautzen den prezio publikoa ordaindu beharra.

7. art. Instalazioen erabiltzaileek aldioro egin beharko diete men udal kiroldegiaren eta kultur etxearen esparruetan portaeraz eta erabileraz ikusgai paratzen diren arauei.

8. art. Instalazioen ardura duten langileek sarrerak eskatu eta ez aurkezteak udal kiroldegiaren esparrutik kanporatzea izan dezake zehapen.

9. art. Iruzurtzat hartuko da udal kiroldegian behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

Iragarkiaren kodea: A9806992