100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 1998ko abuztuaren 3koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako 5b) helburuko eremuan zortzi laguntza azterlan lehiaketa bidez adjudikatzeko kontratazio mahaia izendatu eta bere osaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen agindua ematen duena.

Batzordearen 1994ko abenduaren 9ko C(94) 2903 Erabakiak, Nafarroako Foru Komunitatearen 5b) helburuko (1994.99) eskuhartze estruktural komunitarioetarako programazioaren dokumentu bakarra onesten duenak, 3. artikuluan ezartzen duenez, laguntza teknikorako proiektuei esleitzen ahal die Jarraipen Batzordeak indizazioak sortutako kredituen zati bat, DOCUPen babeseko gastu publikoen % 1,5 gainditu gabe.

Nafarroako 5b) helburuko eremuko programa operatiboaren Jarraipen Batzordeak, 1996ko maiatzaren 20ko eta 1997ko ekainaren 26ko bilkuretan, zenbait laguntza azterlan egitea erabaki zuen, Europako Batasunak gastu publikoaren % 75 finantzatuta.

Foru Aginduen bidez onetsi dira zortzi azterlan, haien kontrata bidezko aurrekontuak eta lanak arautuko dituzten klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguak, eta kontratazio espedientearen tramitazioa hasteko agindu. Orobat, lehiaketa bidezko prozedura irekia deklaratu da adjudikatzeko modua, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 2. atalean, IV. kapituluan, V. tituluan (88-95 artikuluak) ezarritakoari jarraituz.

Foru Lege horren 69. artikuluaren 1. puntuan kontratazio mahaiaren osaketa zehazten da, kontratazio organo eskudunak Administrazioaren zerbitzuko langileen artean aukeratuko duela esaten baita. Halaber, aipatu artikuluaren 3. puntuan adierazten denez, mahaikideak berariaz izendatzen ahal dira zenbait kontratu adjudikatzeko eta, orduan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da osaketa.

Ikusirik PAC Aplikatu eta Begiratzeko Atalaren txostena.

Ikusirik Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea, eta bertan emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Laguntza azterlan hauetan lehiaketa bidezko adjudikazioan jardungo duen kontratazio mahaia zehaztea:

-"5b) helburuko eremuko 1990-93 programa operatiboaren epe laburreko eragin sozioekonomikoaren ebaluazioa, eta 1994-99 programa operatiboa ebaluatzeko ondorioak".

-"Nafarroako 5b) helburuko eremuko turismo enpresak: herrien garapenaren bilakaera eta etorkizuna".

-"Nafarroako 5b) helburuko eremuko industri enpresak: herrien garapenaren bilakaera eta etorkizuna".

-"Nafarroako 5b) helburuko eremuko zerbitzu enpresak: herrien garapenaren bilakaera eta etorkizuna".

-"Gizarte ekipamendua Nafarroako 5b) helburuko eremuan".

-"Lan merkatua Nafarroako 5b) helburuko eremuan: baliabideak eta aukerak".

-"Nekazaritza, eskulangintza eta turismoko kalitateko produkzioak 5b) helburuko eremuan. Herrien garapenaren etorkizuna".

-"Nafarroako 5b) helburuko eremuko programazioaren dokumentu bakarraren (1994-99) jarraipen sakona".

2. Kide hauek izendatzea kontratazio mahairako:

-Mahaiburua: Carmelo Sainz de Murieta Sainz jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia. Bere ordez, Joaquín Sanz de Galdeano jauna, Departamentu horretako Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ekoizpenaren Zerbitzuko zuzendaria, aritu ahalko da.

-Mahaikideak:

-Miguel Jesús Troncoso Hermoso de Mendoza jauna, PAC Aplikatu eta Begiratzeko Ataleko burua. Bere ordez, Alejandro Nieto García jauna, PACaren Argibide Bulegoko burua, aritu ahalko da.

-José Antonio Cía Arguiñarena jauna, PAC Kudeatzeko Bulegoko burua. Bere ordez, Cristóbal Molina Terrén jauna, PAC Aplikatu eta Begiratzeko Atalari atxikitako mendi ingeniaria, aritu ahalko da.

Idazkaria: Agustín Oyaga Zalba jauna, Administrazio Publikoko teknikaria, arlo juridikokoa, eta Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren Ataleko burua. Bere ordez, Nazareth Yábar Martínez andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, arlo juridikokoa, eta Nekazaritzako Egituren Araubide Juridikoaren Bulegoko burua, aritu ahalko da.

-Kontuhartzailea: Nunila Jiménez Sarnago andrea, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan duen kontuhartzailea. Bere ordez, Begoña Perales Vargas andrea, Ogasun Departamentuko kontuhartzailea, aritu ahalko da.

3. Kontratazio mahaiaren osaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 69. artikuluaren 3. puntuan ezarri bezala.

4. Foru Agindu hau interesatuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hiruan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9807384