100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Trafiko salaketak

Udaltzaingoak Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik ezarritako salaketak, zerrenda honetan agertzen direnak, interesatuei ezin jakinarazi izan zaizkienez, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoarekin bat, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da:

05 udaltzainak salaketa jarri dio aipatu ibilgailuari Irurtzun kaleko 22an den semaforoa gorri zegoela pasatzeagatik. Ibilgailurik ez izaki, eta autoa ezin gerarazirik, salaketa aurkeztu du administrazio prozeduran sar dadin. Trafikok igorritako agirien arabera, honako hauenak dira datuak:

Jabea: Bruno Caprile Stuchi. Matrikula: NA-1000-UJ. Tokia: Marques de Hoyos, 12. Eguna: 1998/05/26. Ordua: 15:23. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: B.S.L. 38.3.

Jabea: Sandra García Pejenaute Matrikula: NA-9328-AM. Tokia: Urrobi kalea, 4. Eguna: 1998/05/09. Ordua: 21:45. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: B.S.L. 91.1.

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzen ahal dituzte.

Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean isuna ordaintzen ahalko da ehuneko 20 merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetarako, azken honi eskatzen zaio gidaria nor den esan dezala hamabost egun balioduneko epean, eta, horretarako, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, N.A.N. zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik, hori guztia Trafikoari buruz indarra duen Legearen 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean.

Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9806529