100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi direneko Udalaren iragarki oholean.

Arau-hauslea: Miguel Olalla, Pedro de. Matrikula: NA-001117-AL. Tokia: Paulino Caballero, 40. Eguna: 98/01/26. Espedientea: 995. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. Arau-haustea: 91.2.G ZEO, 39.2.C BSL.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra honako helegite hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, zehapena ezarri duen organoari helegitea paratzeko asmoaren berri eman ondotik; edo,

b) Gora jotzeko helegitea, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko ekainaren hemeretzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9805928