100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik abiarazitako zehapen espedienteen barnean eman diren ebazpen proposamenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi direneko Udalaren iragarki oholean.

Arau-hauslea: Calvo Díez, José Luis. Matrikula: NA- 003741-AP. Tokia: Arrieta-Bergamin. Eguna: 98/01/03. Espedientea: 100. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. Arau- haustea: 94.1.D ZEO, 39.2.A BSL.

Frogatutzat jotzen diren egitateak, horiek dakarten arau-haustea, haren kalifikazioa, horien erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurkiko laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa", "salatua" edo "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik ere edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galduko egindako arau- hausteak.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, salatuak 15 egun balioduneko epea izanen du, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, bidezko juzkatzen duen guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituen agiriak aurkezteko. Hori Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz egin beharko du.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Hiritar Babespen Alorrarren bulegoetan dagoela bere eskura, Iratxeko Monastegia karrikako 2an. 8,00etatik 14,00etara eta egun baliodunetan hantxe aztertzen ahalko du, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko ekainaren hemeretzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9805925