100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

278/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako ILZetarako informatikako materiala, bideo analogiko eta digitalak eta fotokopiagailuak erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako ILZetarako informatikako materiala, bideo analogiko eta digitalak eta fotokopiagailuak erosteko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa publikoa.

-Xedea: Nafarroako ILZetarako informatikako materiala, bideo analogiko eta digitalak eta fotokopiagailuak erostea.

-Aurrekontua: 10.400.000 pezeta.

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun baliodunera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta laugarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), 8:30etatik 14:30ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita batean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

PROPOSAMEN EREDUA

...................... J/A-ak, .......................(e)koak, ........................ren izenean, Nafarroako ILZetarako informatikako materiala, bideo analogiko eta digitalak eta fotokopiagailuak erosteko 1998ko .........aren ...(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa hori, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Eguna eta lizitatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9807016